Aurka egiteko eskubidea
Eskubide hori baliatuz, adieraziko diguzu ez duzula nahi zure datuak gure interes legitimoan oinarritutako xedeetarako erabiltzea; adibidez, bezeroei jakinarazpen komertzialak egiteko.
Gogorarazten dizugu bezeroa zaren aldetik zuk zeuk kudea dezakezula nola nahi duzun zurekin harremanetan jartzea jakinarazpen komertzialari dagokionez; bezeroaren gune pribatuaren bidez egin dezakezu, azkarrago eta errazago.
Bezero izan gabe telefono bidezko jakinarazpen komertzialak jasotzen ari direnen kasuan, komunikazio horrek ez du esan nahi haien datu pertsonalak tratatzen ari garenik; halere, jakinarazpen horiek jasotzeari uko egiteko eskubidea balia dezakete, bide hauek erabilita:
- Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunean agertzen diren publizitate-bazterketako zerrendetan izena emanda.
- Jasotako deian espresuki adierazita. Hala adierazi baduzu eta zure eskaera hilabeteko epean gauzatu ez bada, mesedez, jarri harremanetan gure Datuak Babesteko Ordezkariarekin, helbide honetan: dpd@euskaltel.com
- Erantsitako inprimakiaren bidez. Inprimaki honen bidez ezin dugu egiaztatu bazterketa-eskubidea baliatu nahi duzun telefono-zenbakiaren titularra zarela; horregatik, titulartasuna egiaztatzen duen dokumenturen bat ere bidali beharko diguzu, hala nola faktura bat edo zure operadorearen bezero-gunearen pantaila-irudi bat.
Horretarako, formulario hau bete behar duzu, zure NANaren kopia erantsi (legezko ordezkari baten bidez jardunez gero, ordezkariaren NANaren kopia eta ordezkaritza jasotzen duen agiria aurkeztu behar dituzu) eta docu@euskaltel.com posta elektronikora bidali, baita posta-helbide honetara ere: 3. F.D. posta-kutxa, 48160 Derio (Bizkaia).
Hilabeteko epean jakinaraziko dizugu eskaera onartu edo ukatu den. Edo eskaera oso konplexua balitz guretzat, epe hori 3 hilabetera luza liteke.
Edozein sistema eragile |
---|
Izena: Euskaltel_derechos_de_oposición_eusk.pdf |
Tamaina: 83,5 Kb |
Deskargatu aurka egiteko eskubidearen inprimakia. |
Gure bezeroentzat
Deskargatu aplikazioa
Idatz iezaguzu
Edo deitu:
- Deitu zuk 1717 telefono-zenbakira
- Atzerrian bazaude: +34 688 688 222
-
Astelehenetik ostiralera, 8:00-22:00.
Larunbatetan, 9:00-14:00.
Argitu zalantzak