Eramangarritasun-eskubidea
Eskaera honen bidez, bezeroak adieraziko digu berari dagozkion datu pertsonalak ematea nahi duela, erabilera arrunteko formatu informatiko egituratu batean, berari edo zuzenean tratamenduaren arduradun bati, erabiltzen ditugunak berarekin izandako kontratu-harremanaren edo berak emandako baimen baten arabera.
Gogoratu eskubide horretatik salbuetsirik daudela lege-betebeharren batengatik tratatzen ditugun datu pertsonalak, hala nola datuak babesteko legea, edo zure datuen analisian oinarrituta ondorioztatu ditugunak. Gainera, beste arduradun bati zuzenean transferituz gero, gogoratu lehenengo harekin harremanetan jarri behar duzula, ez baitago datu horiek jasotzera behartuta.
Azkenik, gogoratu baita ere eskubide hori datu pertsonalei dagokiela soilik; izan ere, telekomunikazio-zerbitzuen hornitzailea aldatzearekin lotutako zenbaki-eramangarritasuna egin ahal izateko, berariazko legeria bat dago, eta alta emateko hornitzaile hartzailera jo behar duzu. Hornitzaile horrek kudeatuko dizu eramangarritasuna.
Horretarako, formulario hau bete behar duzu, zure NANaren kopia erantsi (legezko ordezkari baten bidez jardunez gero, ordezkariaren NANaren kopia eta ordezkaritza jasotzen duen agiria aurkeztu behar dituzu) eta docu@euskaltel.com posta elektronikora bidali, baita posta-helbide honetara ere: 3. F.D. posta-kutxa, 48160 Derio (Bizkaia).
Hilabeteko epean jakinaraziko dizugu eskaera onartu edo ukatu den. Edo eskaera oso konplexua balitz guretzat, epe hori 3 hilabetera luza liteke.
Edozein sistema eragile |
---|
Izena: Euskaltel_derechos_de_portabilidad_eusk.pdf |
Tamaina: 108 Kb |
Deskargatu eramangarritasun-eskubidearen inprimakia |
Gure bezeroentzat
Deskargatu aplikazioa
Idatz iezaguzu
Edo deitu:
- Deitu zuk 1717 telefono-zenbakira
- Atzerrian bazaude: +34 688 688 222
-
Astelehenetik ostiralera, 8:00-22:00.
Larunbatetan, 9:00-14:00.
Argitu zalantzak