Datuetara irispidea izateko eskubidea
Eskubide hori baliatuz, zuri buruzko zer datu tratatzen dugun jakin ahal izango duzu. Horretarako, formulario hau bete behar duzu, zure NANaren kopia erantsi (legezko ordezkari baten bidez jardunez gero, ordezkariaren NANaren kopia eta ordezkaritza jasotzen duen agiria aurkeztu behar dituzu) eta docu@euskaltel.com posta elektronikora bidali, baita posta-helbide honetara ere: 3. F.D. posta-kutxa, 48160 Derio (Bizkaia)
Hilabeteko epean jakinaraziko dizugu eskaera onartu edo ukatu den. Edo eskaera oso konplexua balitz guretzat, epe hori 3 hilabetera luza liteke.
Gogoratu eskubide hori pertsonala dela, eta eskatutako datuen titularrak bakarrik baliatu ahal izango duela. Dei-grabazioen kasuan, ahotsaren titularrak bakarrik eskatu ahal izango du datuetarako irispidea, betiere ahots hori eskubidea eskatzen duenarekin bat datorrela egiaztatzeko modua baldin badugu. Grabazio baterako irispidea eskatu baduzu, audio-fitxategi bat bidaliko dizugu.
Edozein sistema eragile |
---|
Izena: Euskaltel_derechos_de_acceso_eusk.pdf |
Tamaina: 86,3 Kb |
Deskargatu irispide-eskubidearen inprimakia |
Gure bezeroentzat
Deskargatu aplikazioa
Idatz iezaguzu
Edo deitu:
- Deitu zuk 1717 telefono-zenbakira
- Atzerrian bazaude: +34 688 688 222
-
Astelehenetik ostiralera, 8:00-22:00.
Larunbatetan, 9:00-14:00.
Argitu zalantzak