Itzuli
DEITU DOAN 944 581 920
Euskaltel
Bezero gunea

944 581 920

Taldeko enpresekiko hitzarmen komertzialak

Euskaltel Taldea telekomunikazio-operadore hauek osatzen dute:

  • Euskaltel SA (helbide soziala: Parke Teknologikoa, 809 eraikina, 48160 Derio. IFK: A-48766695)
  • R Cable y Telecable Telecomunicaciones SAU (helbide soziala: C/Real kalea 85. 15003 Coruña. IFK: A-15474281)

Taldeko konpainietako bati ematen dizkiozun datuak, kasu batzuetan, biek kudeatuko dituzte, tratamenduaren arduradun gisa. Jarraian, ardura partekatu horrek zuretzat zer esan nahi duen jakinarazi nahi dizugu.

Gure pribatutasun-politiketan beti izango duzu ardura partekatua dela-eta zer tratamendu egiten dugun jakiteko informazioa, eta han agertuko da orobat zer den kontratu-harremana duzun enpresaren ardura soilik.

Berdin dio zein enpresari zuzentzen zatzaizkion datuak babesteko eskubideren bat eskatuz; berdin-berdin erantzungo dizugu. Hori bai, azkarrago egiteko, zein enpresaren bezeroa zaren esan behar diguzu.

Gainera, bi enpresok erantzukizun partekatuko kontratu bat sinatu dugu, eta bakoitzaren eginkizunak eta erantzukizunak agertzen dira hor. Kontratu-harremana duzun enpresaren erantzukizuna izango da:

  • Zure datuen tratamenduari buruzko informazio guztia ematea.
  • Tratamenduaren zilegitasunaren frogak lortzea, baimenak barne direla.
  • Eskatzen dizkiguzun eskubideak izapidetzea eta haiei erantzutea: datuetara irispidea izateko eskubidea, haien tratamenduari aurka egiteko eskubidea, ezabatzeko eskubidea, eramateko eskubidea eta abar.
  • Zuri eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinaraztea zure datuen babesa urratzen bada eta horrek zuretzat arriskuren bat sor badezake.

Aitzitik, bi enpresen erantzukizuna izango da:

  • Datuen tratamendua zehaztea eta zuri tratamendu horri buruzko zer informazio eman behar dizugun erabakitzea.
  • Datu-babesarekin lotutako arriskuak aztertzea, datu-babesaren eraginaren ebaluazioa egitea eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziari beharrezkoak diren kontsultak egitea.
  • Zure datuak seguru edukitzea, arrisku-azterketaren arabera beharrezkoak diren segurtasun-neurriak definituta, ezarrita, haiei jarraipena eginda eta egokituta.
  • Gerta daitezkeen segurtasun-gorabeherak behar bezala kudeatzea, haien eragina murrizteko.

Euskaltel kontratatu nahi duzu?

Deitu iezaguzu doan

944 581 920

Astelehenetik ostiralera, 9-21.
Larunbatetan, 9-14.

Gure bezeroentzat

Deskargatu aplikazioa:

Apple StoreGoogle Play

Idatz iezaguzu:

info@euskaltel.com

Edo deitu:

Etxean bazaude 1717Atzerrian bazaude:
+34 688 688 222
Astelehenetik ostiralera, 9-22.
Larunbatetan, 9-14.
24/365 zerbitzu teknikoa.

Laguntza behar duzu?

BlogaForoaOhiko galderak