Euskaltelen roaming-tarifak

Nora bidaiatzera zoaz?

Interneten nabigatzen baduzu:
BEZ-a barne.

${selectedCountry} -ra edo beste herrialde bateko zenbakietara deitzen baduzu:
BEZ-a barne. ( deiaren ezarpena)

${selectedCountry} herrialdean deiak jasotzen badituzu:
BEZ-a barne. ( deiaren ezarpena)

Bidalitako SMS-ak:
BEZ-a barne.

${selectedCountry} -ra heltzen zarenean datuak aktibatuta edukiko dituzu. Mugikorraren ezarpenetatik datuen erabilera aktibatu edo desaktibatu dezakezu, “datuen ibiltaritza” aukeraren bidez.

Doako roaminga duten herrialdeak

Europako Esparru Ekonomikoan(EBko herrialdeak eta Islandia, Liechtenstein eta Norvegia), ez kezkatu, roaminga zure mugikorreko tarifan sartzen baita. Ez duzu inolako estrarik ordaindu behar.
Erosoago ibil zaitezen, doakoa den herrialdeetan lehenespenez aktibatua duzu roaminga. Beste leku batzuetara bazoaz, zure Bezeroaren Gunean aktibatu behar duzu roaminga.
Kontuan izan Andorra eta Suitza ez daudela sartuta Europako Esparru Ekonomikoan, nahiz eta ikasi genuen Europan daudela.
generico-zigZag-roaming-gratis

Zer da jakin beharrekoa?

  1. Aktibatu roaminga zure mobilean
Roaminga aktibatu edo desaktibatzeko, jo zure Bezeroaren Gunera, aplikaziora edo bezeroarentzako arreta-zerbitzura. Atzerrian linea izateko eta deiak eta mezuak bidali eta jasotzeko aukera ematen dizu. Gainera, zure smartphonearen ezarpenetan datu-desplazamendua aktibatuz gero, Internetera konektatuko zara.
  1. Aktibatu datu-desplazamendua zure smartphonean.
Espainiatik kanpo nabigatu nahi baduzu, mobilean roaminga aktibatu ondoren, aktibatu datu-desplazamendua ere. Zure mugikorraren ezarpenetatik egin dezakezu. Herrialderen batean wifi bidez soilik konektatu behar baduzu, egiaztatu datu-desplazamendua desaktibatuta dagoela.
euskaltel-roaming-que

Zer egin behar dut Euskaltelekin bidaiatzerakoan?

download-grey

Deskargatu Euskaltelen aplikazioa

Euskaltelen aplikazioan, roaminga aktibatu eta desaktibatu ahal izango duzu, gastua kontrolatu eta gigak eta kontsumitutako minutuak ikusi ahal izango dituzu… erraz eta eroso.
world-grey

Aktibatu zure roaminga

Roaminga aktibatuz gero, atzerrian zaudela, deiak jaso eta egin ahal izango dituzu eta SMSak bidali ahal izango dituzu.
icon-grey-itinerancia

Datu-ibiltaritza

Atzerrian zaudela Interneteko sarbidea izan nahi baduzu, aktibatuta eduki behar duzu. Gogoan izan wifi bidez konektatzen bazara desaktibatuta eduki dezakezula.

Hemen argitzen ditugu zalantza ohikoenak

Webgunearen bidez kontrata dezaket?

Jakina! Azkarragoa da, eta prezio onena bermatzen dizugu. Erabili gure orgatxoa edo utzi zure telefono-zenbakia eta ahal bezain laster deituko dizugu, zuretzako zerbitzu onenak aukeratzen laguntzeko. Edo, nahiago baduzu, deitu iezaguzu 900799646 edo 900799647 doako telefonora.

Zenbat denbora behar da zuntz optikoa instalatzeko?

Zenbaki berria eskatu badiguzu, 5 bat egunean egiten da instalazioa, kontratua sinatzen duzun egunetik hasita; zure uneko zenbaki finkoa gorde nahi baduzu, berriz, 14 bat egun beharko dira gehienez.

Instalazioa doakoa da?

Guztiz eta erabat doakoa. Instalazioak, Interneteko bideratzaileak, telebistaren deskodetzaileak eta SIMak edo mugikorrak bidaltzeak ez du inolako kosturik zuretzat. Hori bai, gurekin denbora batean egoteko konpromisoa hartzea behar dugu, guk ere opari hori eginez zurekiko konpromisoa hartzen dugun bezalaxe.

Benetan ibiliko da hobeto etxeko wifia?

Wifiari dagokionez ez dago irtenbide perfekturik, gauzak argi. Gure konpromisoa da ahalik eta wifi onena izan dezazula. Horretarako, gure teknikariek zure etxea aztertuko dute, eta instalazio pertsonalizatua egingo dizute. 5G bideratzaile bat erabiliko dugu, bi wifi-sare dituena, teknologiarik onena izan dezazun. Gainera, zure etxea oso handia bada, irtenbideak proposatuko dizkizugu wifia bazter guztietara irits dadin. Zurekin hitz egingo dugu, noski, erabaki guztiak zeuk har ditzazun. Zure etxea da eta zure wifia da :)

Nire zenbaki finkoa eta mugikorra gorde ditzaket?

Jakina, hala nahi baduzu, egin daiteke. Prozesu horri "eramangarritasuna" deitzen zaio. Eska iezaguzu, eta gu arduratuko gara guztiaz. Ez duzu zure lehengo operadorearekin hitz egin beharko, guk egingo dugu guztia zure ordez.

Zenbat denbora itxaron behar dut nire telefono-zenbakiak Euskaltelen izateko? (eramangarritasuna)

Mugikorrean. Mugikorreko tarifa bat kontratatzen duzunean, SIM berria bidaliko dizugu etxera. SIMa jaso eta 48 orduren barruan aktibatua izango duzu zenbakia. Ez kezkatu ezertaz, guk jakinaraziko dizugu SMS bidez zenbakia zehazki zer egunetan has zaitezkeen erabiltzen.Finkoan. Kasu honetan, 24 eta 48 ordu bitartean bakarrik itxaron beharko duzu telefono finkoa instalatzen dizugunetik. Ez duzu ezer egin behar, gu arduratuko gara izapide guztiez. Horrez gain, SMS baten bidez berretsiko dizugu zure telefono-zenbakia erabiltzen has zaitezkeela.

Zenbat giga dauzkat Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan nabigatzeko?

EBk handizkako GB-aren prezio arautua eta gehienezko GB kopuru bat ezartzeko aukera finkatzen ditu, tarifako GB-aren prezioaren arabera kalkulatuta. Honela kalkulatzen da gehienezkoa:

Tarifaren hileko kuota, BEZik gabe
Gb-en gehienezko prezioa (1,8 €, 2023ko urtarriletik)
· 2

Taulan ikus daiteke zenbat GB dauden eskuragarri kasu bakoitzean:

TarifaGB-ak EUROPAN 2024AN
Mugagabeak + 100 GB-ko tarifa74 GB
Mugagabeak + 70 GB-ko tarifa32 GB
Mugagabeak + 60 GB-ko Flex 2020 tarifa eta gehigarriak23 GB
Mugagabeak + 50 GB-ko tarifa44 GB
Mugagabeak + 40 GB-ko Flex 2020 tarifa eta gehigarriak19 GB
Mugagabeak + 30 GB-ko Flex 2022 tarifa eta gehigarriak18 GB
Mugagabeak + 25 GB-ko tarifa22 GB
Mugagabeak + 20 GB-ko tarifa12 GB
Mugagabeak + 12 GB-ko tarifa12 GB
Mugagabeak + 10 GB-ko Flex 2022 tarifa10 GB
Mugagabeak + 8 GB-ko tarifa8 GB
Mugagabeak + 4 GB-ko tarifa4 GB
Infinity Osoa tarifa43 GB
Infinity tarifa35 GB
Infinity Lite tarifa27 GB
Infinity Play tarifa11 GB

Datu-bonuakGB-ak EUROPAN 2024AN
20 GB-ko Kin bonua20GB
50 GB-ko Kon bonua20GB

Roaming zerbitzuei buruzko informazioa

Esteka honetan, Larrialdi Zerbitzuei, Alerta Publikoko Zerbitzuei (PWS) eta zenbaki bereziak identifikatzeko kodeei (Balio Erantsiko Zerbitzuak) buruzko informazioa aurkituko duzu, Europako herrialdeen arabera sailkatuta: Sartu hemen

Euskaltelen roaminga: deitu edozein herrialdetatik

Euskaltelen roaming-zerbitzuak aukera ematen dizu kontratatua daukazun mugikor-tarifa aprobetxatuta zure kontaktuei edozein herrialdetatik deitzeko. Zerbitzu hori doakoa da lurralde batzuetan (Europako Esparru Ekonomikoa, Islandia, Liechtenstein eta Norvegia), baina beste lurralde batzuetan kostu bat dauka, aldatu egiten dena zenbait faktoreren arabera: deia zuk egiten duzun, zuk jasotzen duzun, zer herrialdetatik deitzen den, zer herrialdetara deitzen den eta Internetera konektatzen zaren. Roamingeko tarifei buruzko informazio guztia izan dezazun, datu-base oso bati lotutako bilatzaile bat eskaintzen dizugu, behar dituzun kontsultak egin ditzazun. Hautatu zer herrialdetara bidaiatuko duzun eta zer lurraldetara deitu nahi duzun. Jakinaraziko dizugu roamingeko tarifak kontratatuta daukazun Euskalteleko tarifarekin bateragarriak diren edo kostu gehigarriak ordaindu beharko zenituzkeen.
Euskaltelen roaming zerbitzuak

Nola aktibatzen da Euskaltelen roaminga?

Zuretzat erosoagoa izan dadin, Euskaltelen roaminga lehenespenez aktibatuta dago doakoa den herrialdeetarako. Beraz, horietako herrialderen batera bidaiatzen baduzu, ez duzu ezer egin beharko; deiak egin eta jaso ahalko dituzu, eta Interneten nabigatu ahalko duzu, kostu gehigarririk gabe. Gainerako lurraldeetarako, Euskaltelen roaminga aktibatu beharko duzu. Oso erraza da. Bezeroaren Gunetik egin dezakezu zuzenean, edo aplikaziotik. Nahiago baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke bezero-arretako telefonoan, eta prozesuan lagunduko dizugu; eta atseginez lagunduko dizugu beste edozein kontsulta duzula ere.
Euskaltelen roaminga

Zuntzaren estaldura konprobatu Euskaltel-en

KONTRATATU NAHI?

Aholkua doan

Astelehenetik igandera 9-22h.

Deitu iezaguzu

900 825 470

Deituko dizugu

Oraintxe eskatu zure deia

Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com.
Info gehiago:
hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara,
deitu zenbaki honetara:
1717

Eskerrik asko Euskaltelekin harremanetan jartzeagatik!

Zure datuak jaso ditugu eskatutako deia gauzatzeko

Gure aholkulari komertzial batek deituko dizu zenbaki honetatik:

944 025 212

Lehenbailen kontaktatuko dizugu

Momentu honetan, agente guztiak okupatuta daude.

operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu DOAN

operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu  DOAN