supercomercios

Superdenda guztiei superbotereak ematen dizkizue Euskaltelek.

Fakturazio elektronikoa (TicketBAI)

Legeria berriak foru-ogasunekin konektatutako fakturazio elektronikoko software bat erabiltzera behartzen du. Euskaltelek tresna bat eskaintzen dizu: Billin, TicketBAI-k eskatzen duen fakturazio elektronikora egokitzen laguntzeko. Soluzioa doan emango dizugu 3 urtez (Kit Digitaleko dirulaguntza lortzearen mende).

Euskaltel + Billin soluzio ezin hobea da; sinpletasuna, automatizazioa eta denbora aurreztea du helburu, eta, azken batean, superahalmen bat zure supernegozio edo supersaltokirako.

Aurreztu denbora, sortu, jaulki eta bidali zure fakturak edo gastuak ordenagailutik, mugikorretik edo tabletatik segundo gutxi batzuetan. Deitu 900825600 zenbakira edo galdetu zure kudeatzaile komertzialari, eta ahalik eta azkarren kudeatuko dugu.

Kit Digitala

Kit Digitalaren programaren bidez 6.000 €-rainoko bonua lor dezakezu TicketBAI-ra eta beste zerbitzu batzuetara egokitzeko (weba, merkataritza elektronikoa eta abar). Kit Digitaleko laguntzak eskatzeko gomendio eta aholkuak emango dizkizugu. Gauzak erraz jartzeaz arduratuko gara. Horretarako, zure negozioaren eraldaketa digitalerako bidean lagunduko dizugu:

  • Bonu Digitala jasotzeko eskaera egingo dizugu
  • Aholkularitza digitala eskaintzen dizugu
  • Zure digitalizazio-eragilea izango gara zure negozioan behar diren soluzio digitalak lehenbailehen ezartzeko

Bulego birtuala

Eraman bulegoa behar duzun lekura mugikortasun-soluziorik osoenarekin:

  • “Txirrin Bikoitza” zerbitzua ere badu, telefono finkoan jasotzen dituzun deiek zure mugikorrean ere jo dezaten.
  • Hodeian 10 GB dituzu, informazio garrantzitsuena gorde eta edozein lekutatik sar zaitezen.
  • Zuntz eta Mugikorreko soluziorik osoena eskaintzen dizugu, beti zerbitzu onenaz goza dezazun, bulegoan bertan nahiz bulegotik kanpo.

Merkataritza elektronikoa eta sare sozialen kudeaketa

  • Zure negozioaren webgunea eta onlineko denda sortzeko aukera eskaintzen dizugu, hazten eta salmentak handitzen jarraitu dezazun. Zure bezeroak sare sozialetan daude.
  • Zeureak sortzen eta eduki dinamikoa sortzen lagunduko dizugu, zure bezeroak hurbildu eta fidelizatzeko.

Zibersegurtasuna

Eraso informatikoetatik babestuta egongo zara beti, zure gailuen konexioaren eta sarbidearen segurtasuna aztertuko duen aditu bat izango baituzu eta merkatuko antibirus eraginkorrenetako bat instalatuko baitizu.

CRM

Sortu zure bezeroen datu-basea, eta sartu han informazio guztia, zure salmenten arreta- eta errendimendu-prozesua hobetzeko.

Aditu digitalaren 24 x 7 zerbitzua

Aholkulari digital bat duzu beti eskura, edozein zalantza tekniko sortzen bazaizu eta laguntza behar baduzu tresna korporatiboak eta IoT gailuak konfiguratzeko, edo Microsoft Office 365 edo Google Suite aplikazio eta programa informatikoak konfiguratzeko.

Zalantzaren bat duzu?

Deitu iezaguzu doan.

Astelehenetik ostiralera, 9:00-21:00 Larunbatetan, 9:00-14:00