
Telebistako kanalik eta edukirik onenak
Aisia TBa
+8
€/hil
BEZa barne80 kanaletik gora
Sarbidea hauetara: Netflix, Prime Video, Disney+…
Kontrolatu zuzenekoa
Replayteka: milaka orduko edukia
Android 4K deskodetzailea: deskargatu aplikazioak telebistan
Guztia TB
+14
€/hil
BEZa barne110 kanaletik gora
Sarbidea hauetara: Netflix, Prime Video, Disney+…
Kontrolatu zuzenekoa
Replayteka: milaka orduko edukia
Android 4K deskodetzailea: deskargatu aplikazioak telebistan
29
€/hil
BEZa barneEta gero 55€/hil
Sustapenaren baldintzak
Aldatu Euskaltelera 2022/05/31 baino lehen, eta baliatu sustapen hauek.
Aurrera sustapena (300 Mb, finkoa eta Mugagabeak + 15 GB), 39 €/hil 12 hilabetez, 12 hilabetez irauteko konpromisoarekin. Gero, paketearen prezioa 45 €/hil izango da.
Duo paketearen sustapena (30 Mb + finkoa): 19 €/hil 12 hilabetez, 12 hilabete irauteko konpromisoarekin. Gero, paketearen prezioa 34 €/hil izango da. OSOA Infinity paketea (300 Mb, finkoa, Aisia TBa 4K deskodetzailearekin eta nahi adina dei eta giga), 49 €/hil 6 hilabetez, 12 hilabetez irauteko konpromisoarekin. Gero, paketearen prezioa 69 €/hil izango da.
OSOA Infinity Netflix paketea (1 Gb, finkoa, Aisia TBa 4K deskodetzailearekin, Netflix HD eta nahi adina dei eta giga), 59 €/hil 6 hilabetez, 12 hilabetez irauteko konpromisoarekin. Gero, paketearen prezioa 86 €/hil izango da.
OSOA Infinity eta Osoa Infinity Netflix paketeetan, giga mugagabeko lehen linea gehigarrian % 100eko deskontua aplikatuko da 24 hilabetez. Giga mugagabeko gainerako lineetan, % 50eko deskontua aplikatuko da 24 hilabetez; gero, prezioa 16 €/hil izango da.
Aurrera paketeetan, 15 GB-ko lehen linea gehigarrian, % 100eko deskontua aplikatuko da 24 hilabetez; gero, prezioa 10 €/hil izango da. 30 GB-ko gainerako lineetan, % 50eko deskontua aplikatuko da 24 hilabetez; gero, prezioa 16 €/hil izango da.
Gozatu etxean 1 Gb-ko abiaduraz, 300 megako prezioan, 3 hilabetez. Laugarren hilabetetik aurrera, 1 Gb-ko abiaduran gelditzea erabakitzen baduzu, prezioa hilean 10 € gehiago izango da.
WiFi Mesh-ekin, alokairuko wifi-anplifikadore adimendun bat izango duzu, hilean 4 € ordainduta. Osoa Infinity eta Osoa Infinity Netflix paketeen bezeroek % 100eko deskontua dute kuota horretan. 15 €-ko alta-kuota bat du lehen hilean (behin bakarrik ordaintzekoa). Sustapenaren baldintzak betetzeari utziz gero, ez da deskontua aplikatuko. Zerbitzuan baja emanez gero, ekipamendua itzuli behar da. Askok wifiarekin lotzen dugu Internet gaur egun. Horregatik, garrantzitsua da wifi-sarea etxe osora iristea eta konexio ona eskaintzea. Wifiak etxe osoan estaldura izan dezan, WiFi Mesh anplifikadore bat instalatuko dizugu. Lau aldiz abiadura handiagoa eta lau aldiz estaldura handiagoa eskaintzen du.
Osoa Infinity Netflix paketeak barnean hartzen du Netflix HD estandarra (2 HD pantaila).
Netflix Fanek hauek hartzen ditu barnean: Netflixerako sarbidea eta hilean 10 GB estra zuk aukeratzen duzun mugikor-linearako. Netflix Fan sustapena: % 50eko deskontua 12 hilabetez Netflix SD, Netflix HD eta Netflix 4K aukeretan, zerbitzuak aktibatzeko eskatzen denetik aplikatzekoa. Denbora hori igarotakoan, Netflix Fan zerbitzua aktibo mantenduko da, eta hauek izango dira prezioak: Netflix Oinarrizkoa (SD), 8 €/hil; Netflix Estandarra (HD), 13 €/hil, eta Netflix Premium (4K), 18 €/hil.
'DAZN 3 hilabetez' sustapena: % 100eko deskontua 3 hilabetez, bezeroak zerbitzua aktibatzen duenetik hasita. Epe hori amaitutakoan, DAZN zerbitzuak aktibo jarraituko du, eta prezioa une horretan indarrean dagoena izango da. Internet eta telebista dituzten bezeroentzako sustapen esklusiboa.
Guztia TBa kontratatzean, Amazon Primeren urtebeteko harpidetza sartzen da. Zerbitzuak aktibatu ondoren, bezeroak mezu elektroniko bat jasoko du, zeinean bidaliko baitzaizkio lokalizatzaile bat, Amazon Primeren sustapen-kodearekin trukatzeko, eta Amazon Prime zerbitzuaren jarraibideak eta baldintzak. SMS-mezu bidez lokalizatzailea jasotzen duzunetik, 3 hilabete dituzu trukatzeko.
Telefono finkoaren tarifa finkoetan sartuta daude edozein ordutegitan mugikorretara deitzeko 100 minutu eta estatuko finkoetara deitzeko 4.000 minutu.
Lehenengo hilabetean, doan izango duzu K-Laguntza zerbitzua, eta, handik aurrera, 5 €/hil izango da prezioa.
Agile TV-k ematen du telebista-zerbitzua (Over The Top Networks Ibérica SLU. IFZa: B-86588639. Helbidea: Euskadi plaza 5, Iberdrola Dorrea, 48009 Bilbo).
Sustapen hau kontratatuta, bezeroak berariaz eskatzen du faktura formatu elektronikoan jasotzea. Sustapenari eusteko, bezeroak faktura elektronikoa jasotzen jarraitu beharko du sustapena indarrean den bitartean. Papereko faktura jaso nahi baduzu, kontsultatu hemen zer sustapen dauden. Prezioetan sartuta dago egungo tarifen araberako BEZa.
k ematen du telebista-zerbitzua (Over The Top Networks Ibérica SLU. IFZa: B-86588639. Helbidea: Euskadi plaza 5, Iberdrola Dorrea, 48009 Bilbo). https://www.agile-tv.es/
Zer abantaila ditu Aisia TBk?
Aisia TBn, kanal hauek ikusi ahal izango dituzu:
Zinema eta telesailak: TCM, TNT, Comedy Central, Fox, AXN, MTV, COSMO, Calle 13, Syfy, AXN White, Canal Hollywood…
Dokumentalak eta zaletasunak: Historia, National Geographic, AMC Break, AMC Crime, Canal Cocina, Decasa, Escapa TV…
Eta, horietaz gain, beste hauek ere bai: hainbat kirol-kanal —hala nola Ubeat—, musika-mundukoak —Hit TV—, nazioarteko hogei kanal baino gehiago —CNN, Bloomberg, BBC World News, Al Jazeera, Deutsche Welle, Pro TV, TV5 Monde, RTP, Record TV, Euronews…—, kanal autonomikoak —ETB, Aragón TV, TV3, Andalucía TV, ETB, Extremadura, TV3, Telamadrid, TVG— orotariko beste kanal batzuk, eta TDTkoak —La1, Antena 3, La Sexta, Telecinco eta abar—.
Zer alde dago Aisia TBren eta Guztia TBren artean?
Guztia TBk 110 kanal baino gehiago ditu; besteak beste, AXN White, BOM Cine eta AMC eskaintzen ditu, telesailik sarituenak eta zinemarik onena ikus dezazun. Dokumentalak gustuko badituzu, ekoizpen zirraragarrienak izango dituzu eskura Nat Geo Wild, Odisea edo Discoveryrekin. Kirola gustuko baduzu, berriz, Eurosport 1, Eurosport 2, Surf Channel eta Xtreme Sports dauzkazu, besteak beste. Horietaz gain, haurrentzako programarik onenak eskaintzen ditu —Disney Junior, Nick Jr, Nickelodeon eta abar— bai eta gustu guztietarako musika-kanalak ere —MTV Life, MTV Music, MTV Hits, MTV 80s, MTV 90s, Club MTV, VH1 eta Sol Música, besteak beste—.