
Iristen da Euskaltel zure etxera?
Eskaintza mugatu honek hau eskaintzen dizu:
zuntza 1 Gb
Wifi 6
Finkoa
+ finko eta mugikorretarako deiak
Laguntza behar duzu?
DOAN deituko dizugu

Condiciones de la promoción
Aldatu Euskaltelera 2022/08/30 baino lehen, eta baliatu sustapen hauek.
Aurrera sustapena (300 Mb, finkoa eta Mugagabeak + 15 GB), 39 €/hil 12 hilabetez, 3 hilabetez irauteko konpromisoarekin. Gero, paketearen prezioa 45 €/hil izango da.
OSOA Infinity paketea (300 Mb, finkoa, Aisia TBa 4K deskodetzailearekin eta nahi adina dei eta giga), 49 €/hil 6 hilabetez, 3 hilabetez irauteko konpromisoarekin. Gero, paketearen prezioa 69 €/hil izango da. OSOA Infinity Netflix paketea (1 Gb, finkoa, Aisia TBa 4K deskodetzailearekin, Netflix HD eta nahi adina dei eta giga), 59 €/hil 6 hilabetez, 3 hilabetez irauteko konpromisoarekin. Gero, paketearen prezioa 79 €/hil izango da.
OSOA Infinity eta Osoa Infinity Netflix paketeetan, giga mugagabeko lehen linea gehigarrian % 100eko deskontua aplikatuko da 24 hilabetez. Giga mugagabeko gainerako lineetan, % 50eko deskontua aplikatuko da 24 hilabetez; gero, prezioa 16 €/hil izango da.
Ikasleentzako sustapen berezia (1 Gb-ko zuntza eta telefono finkoa aukeran): 29 €/hil lehenengo 12 hilabeteetan; gero, 44 €/hil. Sustapena baliatzeko, segidako 9 hilabete osoz eutsi behar zaio zerbitzuaren kontratuari.
Aurrera, OSOA Infinity eta OSOA Infinity Netflix paketeen lehen linea gehigarriaren behin betiko prezioa 3 €/hil izango da; kontratatutako paketeko mugikorren minutu- eta giga-kopuru berdina izango du.
Gozatu etxean 1 Gb-ko abiaduraz, 300 megako prezioan, 3 hilabetez. Laugarren hilabetetik aurrera, 1 Gb-ko abiaduran gelditzea erabakitzen baduzu, prezioa hilean 10 € gehiago izango da.
WiFi Mesh-ekin, alokairuko wifi-anplifikadore adimendun bat izango duzu, hilean 4 € ordainduta. Osoa Infinity eta Osoa Infinity Netflix paketeen bezeroek % 100eko deskontua dute kuota horretan. 15 €-ko alta-kuota bat du lehen hilean (behin bakarrik ordaintzekoa). Sustapenaren baldintzak betetzeari utziz gero, ez da deskontua aplikatuko. Zerbitzuan baja emanez gero, ekipamendua itzuli behar da. Askok wifiarekin lotzen dugu Internet gaur egun. Horregatik, garrantzitsua da wifi-sarea etxe osora iristea eta konexio ona eskaintzea. Wifiak etxe osoan estaldura izan dezan, WiFi Mesh anplifikadore bat instalatuko dizugu. Lau aldiz abiadura handiagoa eta lau aldiz estaldura handiagoa eskaintzen du.
OSOA Infinity Netflix paketeak barnean hartzen du Netflix HD estandarra (2 HD pantaila).
Netflix Fanek hauek hartzen ditu barnean: Netflixerako sarbidea eta hilean 10 GB estra zuk aukeratzen duzun mugikor-linearako. Netflix Fan sustapena: % 50eko deskontua 12 hilabetez Netflix SD, Netflix HD eta Netflix 4K aukeretan, zerbitzuak aktibatzeko eskatzen denetik aplikatzekoa. Denbora hori igarotakoan, Netflix Fan zerbitzua aktibo mantenduko da, eta hauek izango dira prezioak: Netflix Oinarrizkoa (SD), 8 €/hil; Netflix Estandarra (HD), 13 €/hil, eta Netflix Premium (4K), 18 €/hil.
Telefono finkoaren tarifa finkoetan sartuta daude edozein ordutegitan mugikorretara deitzeko 100 minutu eta estatuko finkoetara deitzeko 4.000 minutu.
Lehenengo hilabetean, doan izango duzu K-Laguntza zerbitzua, eta, handik aurrera, 5 €/hil izango da prezioa.
Agile TV telebista-zerbitzua Over The Top Networks Ibérica SLUk ematen du (aurrerantzean Agile TV. IFZa: B-86588639. Helbidea: Casanova 209, principal 1ª – 08021, Bartzelona). Agile TVk zerbitzuaren aldizkako kuota fakturatuko dio hilero erabiltzaileari, eta emandako zerbitzuaren faktura jaulkiko du. Agile TVk Euskaltelen kargu uzten du aldizkako kuota telekomunikazio-zerbitzuen fakturarekin batera kobratzea. Telebista-zerbitzua jasotzeko behar den ekipamendua Euskaltelena da, eta bezeroari alokatu edo utzi egingo zaio. Agile TVren telebista-zerbitzua kontratatzeko Baldintza Orokorrak ikusteko, jo https://www.agile-tv.es/terminos-y-condiciones-euskaltel webgunera; ohiko posta bidez ere bidaliko dizugu, eskatzen baduzu.
Sustapen hau kontratatuta, bezeroak berariaz eskatzen du faktura formatu elektronikoan jasotzea. Sustapenari eusteko, bezeroak faktura elektronikoa jasotzen jarraitu beharko du sustapena indarrean den bitartean.
Papereko faktura jaso nahi baduzu, kontsultatu hemen zer sustapen dauden.
Prezioetan sartuta dago egungo tarifen araberako BEZa.