Baldintza orokorrak

EUSKALTEL WIFI ZERBITZUAREN BALDINTZA OROKORRAK

Euskaltelen EUSKALTEL WiFi zerbitzua konfiguratzeko aplikazioa instalatuz gero eta zerbitzu hori erabiliz gero, Bezeroak berariaz onartzen ditu Baldintza Orokor hauek:


I.- APLIKAZIOAREN BALDINTZA OROKORRAK

1. ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

Dokumentu honen helburua da EUSKALTEL SAren (aurrerantzean, EUSKALTEL) titulartasuneko aplikazioak erabiltzeko baldintza orokorrak ezartzea.

Aplikazio honen bidez, EUSKALTEL WiFi zerbitzuko sarrera konfigura daiteke, une bakoitzean aplikazioa eskuragarri dagoen gailuetatik (smartphoneak eta tabletak iOS nahiz Android , PCak, MACak...).

EUSKALTELen bezeroak soilik sartu ahal izango dira, beraz.

Aplikazioaren bidez zerbitzuan sartzeko, erabiltzailearen identifikatzailea (Euskalteleko mugikor-zenbakia) eta pasahitza idatzi behar dira erregistroan. Aplikazioa erabiltzeko baldintza hauei jarraikiz baimentzen da erregistroa.

Euskalteleko telefono-zenbakia eta pasahitza pertsonalak eta besterenezinak dira, eta erabiltzailearen erantzukizuna da haien konfidentzialtasuna bermatzea.

Erabiltzailea izango da Euskalteleko bere telefono-zenbakiarekin egiten dituen ekintza guztien erantzule.

Erabiltzailearen ardura da bere sarbide-pasahitza hirugarren bati ez ematea.

EUSKALTELek jakinarazten dizu INOIZ ez dizula eskatuko aplikaziora sartzeko pasahitza inolako komunikazio-bidetatik (telefonoa, posta elektronikoa, ohiko posta, SMS, MMS...); beraz, komunikazioren bat jasotzen baduzu informazio hori eskatzeko, ez egin kasurik, eta jakinarazi Euskaltel SAri, 1717aren bidez edo ABUSE formularioaren bidez.

Aplikazioa deskargatuz eta erabiliz lortzen da erabiltzaile-izaera (aurrerantzean, erabiltzailea). Izaera horrek berekin dakar baldintza hauetan jasotzen diren termino eta baldintza guztiak irakurri, ulertu eta onartzea.

EUSKALTELek eskubidea du baldintza hauek aldatzeko, une bakoitzean indarrean dagoen legeriari egokitzeko.

Aldaketa horiek webgunean eta aplikazio(et)an argitaratuko dira, eta argitaratzen direnetik aurrera egongo dira indarrean.

Argitaratu ondoren erabiltzaileak zerbitzuak erabiltzen jarraitzen badu, horrek esan nahi du aldaketak onartzen dituela.

Aldaketekin ados ez badago, erabiltzaileak zerbitzuari uko egin ahal izango dio, hura erabiltzeari utzita.


Aplikaziora sartzea eta hura deskargatzea doakoa izango da, erabiltzaileek kontratatutako sarbide-hornitzaileak emandako telekomunikazio-sarearen bidezko konexioak duen kostua salbu.

2. APLIKAZIOAREN ETA HAREN ZERBITZUEN ERABILERA

EUSKALTELek eskubide pertsonala, ez-esklusiboa, besterenezina eta mugatua ematen dio bezeroari aplikazioa deskargatzeko, modu mugatu, pertsonal, ez-komertzial eta legezkoan erabil dezan une bakoitzean eskuragarri dauden gailuetan.

Gutxieneko zehaztapen estandarrak bete behar ditu gailuak, eta aplikazioarekin bateragarria izan behar du.

EUSKALTELek ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik erabiltzailearen gailuarekiko bateraezintasunen ondorioz sortzen diren anomaliengatik.

Erabiltzaileak onartzen du aplikazio honek ematen dituen eduki eta/edo zerbitzuak bere arriskupean eta/edo erantzukizunpean erabiltzen dituela.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du aplikazio hau eta aplikazioaren eduki eta zerbitzu guztiak erabilera-baldintza hauen arabera erabiltzeko eta, kasua balitz, eskuratzen dituen zerbitzuei dagozkien baldintzen arabera .

Halaber, konpromisoa hartzen du aplikazioaren zerbitzu eta/edo eduki guztiak ondo erabiltzeko eta ez baliatzeko legez kanpoko jarduerak edo delituak egiteko, ez hirugarren batzuen eskubideen aurka baliatzeko, ezta jabetza intelektual eta industrialaren gaineko erregulazioa edo aplika daitekeen ordenamendu juridikoko beste edozein arau urratzeko ere.

3. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

EUSKALTELenak dira aplikazioaren eskubide guztiak, marken, izen komertzialen eta gainerako bereizgarrien gainekoak, patenteenak eta edukiari eta diseinuari dagozkien jabetza intelektualekoak.

Aplikazioaren eduki guztiak (besteak beste, testuak, grafikoak, irudiak, diseinua eta haien jabetza intelektualeko eskubideak, bai eta markak, izen komertzialak eta bestelako bereizgarriak ere) EUSKALTELenak edo hirugarren batzuenak dira, eta haiek dituzte eskubide guztiak.

Markak, izen komertzialak edo ikur bereizgarriak EUSKALTELen edo hirugarren batzuen titulartasunekoak dira, eta ezin da ulertu aplikazioa deskargatzeak, hara sartzeak eta hura erabiltzeak inolako eskubiderik ematen dionik erabiltzaileari marka, izen komertzial eta/edo ikur bereizgarri horien gainean.

4. BERMEEN SALBUESPENA.

ERANTZUKIZUNA

EUSKALTELek ez du bermatzen aplikazioa une oro sartzeko moduan egongo denik eta funtzionamendu jarraitua izango duenik. Beraz, EUSKALTEL ez da erantzule izango erabiltzaileari kalte-galeraren bat sortzen bazaio aplikazioa eskuragarri ez dagoelako, sarbide-akatsen bat dagoelako edo jarraitutasunik ez duelako.

Aplikazioa gailuetan deskargatu, hara sartu eta hura erabiltzeak ez du esan nahi EUSKALTELek kontrolatu behar duenik birusik, harrik edo bestelako elementu informatiko kaltegarririk izan ez dezan.

Erabiltzailearen ardura da programa informatiko kaltegarriak detektatzeko eta desinfektatzeko tresna egokiak izatea.

5. PRIBATUTASUN-POLITIKA

Datu pertsonalak babesteko araudiari jarraikiz, EUSKALTELek Bezeroari jakinarazten dio aplikazioa deskargatzearen eta hara sartzearen ondorioz jasotako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Fitxategi hori EUSKALTELek berak sortua da, beraren ardurapean dago eta kontratu-harremana mantentzeko eta kudeatzeko erabiltzen da.

Zehazki, Euskaltel WiFi zerbitzua gailu bateragarrietan aplikazioaren bidez konfiguratzeko.

Halaber, EUSKALTELek jakinarazten dizu ezen, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren eta horretarako aplika daitezkeen araudien arabera, noiznahi erabil dezakezula datu pertsonaletara sartzeko, haiek zuzentzeko, ezeztatzeko edo aurka egiteko eskubidea. Horretarako, idatzi bat bidali behar diozu, postaz, EUSKALTELi, egindako eskaera adieraziz eta NANaren fotokopiarekin, helbide honetara:

3 FD posta-kutxa, 48160 Derio (Bizkaia). Bestela, Bezeroentzako Arreta Zerbitzura deitu dezakezu (1717, edo haren ordez dagokiona), edo mezu elektroniko bat bidali info@euskaltel.com helbidera.

6. ADINGABEAK

Oro har, aplikazio honetako zerbitzuak erabiltzeko, adingabeek guraso, tutore edo legezko ordezkarien baimena izan behar dute. Haien erantzukizunpekoak izango dira beren kargu dituzten adingabeek aplikazio honen bitartez egiten dituzten ekintza guztiak.

Espresuki adierazten den zerbitzuetan, 18 urtetik gorakoek soilik erabili ahal izango dute zerbitzua.

7. IRAUPENA ETA BUKAERA

Aplikazio hau erabili ahal izango da erabiltzailea EUSKALTELen BEZERO den artean.

Edonola ere, EUSKALTELek aldaketak egin ahal izango ditu aplikazioan, 1. puntuan adierazitakoari jarraituz.


II.- EUSKALTEL WiFi ZERBITZUAREN BALDINTZAK

1. KONTRATUAREN HELBURUA

Baldintza hauek onartuta, BEZEROAK Internetera sartzeko Euskaltel WiFi zerbitzua kontratatzen du.

Euskaltel WiFi zerbitzua erabiliz, WiFi teknologia duten gailu bateragarriekin Internetera sar daiteke, Euskaltelek Euskal Autonomia Erkidegoan zehar banatuak dituen WiFi bidezko sarbide-sarearen bidez.

Baldintza hauetan berariaz arautu ez diren kontuetarako, subsidiarioki, unean-unean indarrean dagoen Zuntz Optikoaren kontratuko Baldintza Orokorrak aplikatu behar dira.

2. ZERBITZUA ERABILI AHAL IZATEKO BALDINTZAK

Baldintza hauek betetzen dituzten bezeroek erabili ahal izango dute Euskaltel WiFi zerbitzua:

1) Bezeroak mugikorreko linea bat eta 30 M-ko edo gehiagoko Interneterako sarbide baten kontratua izan behar ditu Euskaltelekin.

2) Bezeroak aktibo izan behar du faktura elektronikoaren zerbitzua.

3) Bezeroak egunean izan behar ditu Euskalteli kontratatutako zerbitzu guztien ordainketak.

Zerbitzua erabiltzeko, Euskalteleko mugikor-zenbaki bat eta sarrera-kode bat behar dira; kodea Euskaltelek emango dio bezeroari, eta EUSKALTEL WiFi zerbitzuaren erabiltzaile gisa pertsonalki identifikatzeko balio du.

Euskalteleko telefono-zenbakia eta kodea pertsonalak eta besterenezinak dira, eta erabiltzailearen erantzukizuna da haien konfidentzialtasuna bermatzea.

Zerbitzuaren erabiltzaileek hasitako saio guztiak identifikatu egiten dira, edozein puntutatik konektatzen direla ere, eta erabiltzailea da saioetan egiten den guztiaren erantzule.

Zerbitzua aktibatu ondoren, Bezeroak baldintzaren bat betetzeari uzten badio, Euskaltelek automatikoki ezgaitu dezake Bezeroaren Euskaltel WiFirako sarbidea, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe.

Bestalde, Bezeroak eskatzen badu etxean instalatua duen eta Euskaltelen jabetzakoa den kable-modemean EUSKALTEL WiFi zerbitzuaren bereizgarri den SSID desaktibatzeko, automatikoki galduko du Euskaltel WiFi zerbitzurako sarbidea.

3. ZERBITZUAREN MUGAK

Terminal mugikorretatik zerbitzua erabiltzeko, Euskaltelen SIM txartel bat izan behar dute gailuek.

Euskaltel gogotik ahaleginduko da kalitatezko zerbitzu bat emateko, baina, gaur egun erabiltzen duen teknologiaren egoera dela eta, Euskaltelek ez du gutxieneko zerbitzu, estaldura edo abiaduraren bermerik ematen.

Zerbitzuaren erabiltzaile bakoitzak bi sarbide ditu aldi berean Euskaltelekin aktibo duen SIM txartel bakoitzeko.

Euskaltelek beretzat gordetzen du egoera hauetan Bezeroari zerbitzurako sarbidea behin betiko eteteko eskubidea:

1) Bezeroak ez betetzea Baldintza Orokor hauetan onartutako betebeharrak.

2) Zerbitzuaren legez kontrako erabilera.

3) Zerbitzuaren abusuzko erabilera, zerbitzuari normal ibiltzea eragozterainokoa.

4) P2P programak erabiltzea.


III.- EUSKALTEL WIFI ZERBITZUA DOAN 5 EGUNEZ

EUSKALTEL WIFI DOAN 5 EGUNEZ zerbitzuaren erabiltzaileak berariaz onartzen ditu baldintza hauek:

1. ZERBITZUAREN DESKRIBAPENA

Euskaltelen Euskadin hedatu duen Euskaltel WiFi zerbitzua bost egunez doan erabiltzeko aukera ematen die erabiltzaileei zerbitzu horrek.

Hona zerbitzuaren ezaugarriak:

  • Euskaltel WiFi doan izango du erabiltzaile bakoitzak bost egunez, bere mugikorrean aplikazioa aktibatzen duenetik zenbatzen hasita.
  • Erabiltzaileak ezin du berriro doan erabili Euskaltel WiFi harik eta hiru hilabete igaro arte Euskaltel WiFi lehenbizikoz bost egunez doan erabili zuenetik.
  • Zerbitzua erabiltzeko, Euskaltel WiFi aplikazioa deskargatu behar du erabiltzaileak. Aplikazioa deskargatzeko, mugikorrerako datu-konexioa edo WiFia eduki behar du erabiltzaileak.
  • Bere telefono mugikorraren zenbakia aplikazioan sartu behar du erabiltzaileak, eta Euskaltelen baldintzak onartu. Onartzen dituenean, SMS bat jasoko du, Euskaltel WiFira sartzeko pasahitzarekin, eta terminala konfiguratuta geratuko da. Hortik aurrera, erabilgarri du zerbitzua, betiere Euskaltel WiFi zerbitzuaren baldintzak onartzen baditu (ikusi II. puntua).
  • Zerbitzua aktibatu ondorengo bosgarren egunean desaktibatuko da Euskaltel WiFi, gaueko 12:00etan.

2. ZERBITZUAREN ERABILERARI DAGOZKION ERANTZUKIZUNAK

Zerbitzuaren erabiltzaileak konpromisoa hartzen du legearen, moralaren, ohitura onen eta ordena publikoaren arabera baliatzeko zerbitzua, eta legez kanpoko helburuetarako ez erabiltzekoa.

Euskaltelek ez du, inoiz ere, erantzukizunik izango, ez zeharka, ez subsidiarioki, Euskaltelek Internetera sartzeko eskaintzen dituen zerbitzuen bidez azken erabiltzaileak edo hirugarren pertsona edo erakunde batzuek ematen, erabiltzen edo eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuengatik edo Euskaltelen sarearen bidez hedatzen direnengatik.

Halaber, Euskaltelek ez du, inola ere, erantzukizunik izango, ez zeharka, ez subsidiarioki, Euskaltelek Interneten ematen dituen zerbitzuen bidez edo Euskaltelek sarearen bidez azken erabiltzaileak edo hirugarren pertsona edo erakunde batzuek jakinarazten, hedatzen, saltzen edo erakusten dituzten eduki, informazio, ohartarazpen, iritzi edo aitorpenengatik.

Baldin eta Euskaltel, indarrean dagoen araudia betez, zerbitzuari buruzko informazioa kendu, sarbidea eragotzi, blokeatu edo hura eten beharrean gertatuko balitz, erabiltzaileak ezingo luke kalte-ordainik eskatu horrelakoetan sortutako kalte edo eragozpenengatik.

Beste erabiltzaile batzuentzat ondorengo transmisioa eraginkorragoa izateko helburu bakarrarekin, Euskaltelek automatikoki, behin-behinean eta aldi baterako metatu ahal izango ditu bere sistemetan zerbitzuaren azken erabiltzaileek atzitzen dituzten datuak, eta ez du erantzukizunik izango ez datu horien edukiei dagokienez, ez haien aldi baterako erreprodukzioari dagokionez, ez baitu aldatuko informazioa.

Erabiltzailearen ardura da behar diren segurtasun-neurriez hornitzea bere sistema informatikoak birusak, troiarrak, dialerrak eta gainerako bidegabeko sartzeak sisteman barneratzea eragozteko. Euskaltelek ez du inolaz ere bere gain hartuko Internet bidez beste batzuk sisteman sartzeagatik gerta daitezkeen kalteen edo lortzen ez diren irabazien gasturik edo kalte-ordainik.

Erabiltzaileak ez ditu erabili behar zerbitzuaren erraztasunak eta gaitasunak legeak debekatutako jarduerak egiteko edo proposatzeko. Bestalde, azken erabiltzaileak zerbitzu bakoitza erabiltzeko eta beste sareetara sartzeko mugak aintzat hartzeko konpromisoa hartzen du.

Azken erabiltzaileak onartzen du Internet bidez eskura dezakeen informazioa babestuta egon daitekeela industria jabetzaren, jabetza intelektualaren edo beste mota bateko eskubide baten bidez. Beraz, erabiltzaileak ez du Euskaltelen beraren edo beste batzuen jabetza intelektual edo industrialaren eskubideen kontra joko duen ezer egingo Interneteko baliabideak erabiltzen dituenean; eta, lehen aipatutako erabileraren ondorioz kexaren bat judiziala edo estrajudiziala jasotzen badu, Eukaltelek horren errurik ez duela jakinarazi behar du.

Euskaltelek azken erabiltzaileari berarentzat soilik den sartzeko gakoa emango dio, eta erabiltzaileak isilpean gorde beharko du. Euskaltel ez da erantzule izango baimenik ez duten hirugarren batzuek gakoak erabiltzen badituzte. Azken erabiltzaileak uste badu gakoek konfidentzialak izateari utzi diotela, aldatzeko eskatu behar dio Euskalteli.

Zerbitzuaren erabiltzaile guztiek bere burua identifikatu behar dute sarera konektatzen diren bakoitzean. Beraz, saio guztiak identifikatzen dira, konektatzeko erabilitako sargunea dena dela, eta erabiltzailea da saio horietan egiten denaren erantzulea.

Euskaltelek beretzat gordetzen du egoera hauetan Bezeroari zerbitzurako sarbidea behin betiko eteteko eskubidea:

  • Bezeroak ez betetzea Baldintza Orokor hauetan onartutako betebeharrak.
  • Zerbitzuaren legez kontrako erabilera.
  • Zerbitzuaren abusuzko erabilera, zerbitzuari normal ibiltzea eragozterainokoa.
  • P2P programak erabiltzea.