Laguntza

Hasiera

Nola konekta naiteke?

Non aurkitu ditzaket nire erabiltzaile-izena eta sarbide-kodea?

Zure erabiltzaile-izena zure telefono mugikorreko zenbakia da; erraz-erraza, beraz. Sarbide-kode bat jasoko duzu (4 digitukoa) aplikazioan zure kontua aktibatzen duzunean.

Nola konekta dezaket nire Android smartphone edo tableta?

Deskargatu APPa doan Google Playn, eta ireki. Aplikazioak zure kontua aktibatzen lagunduko dizu, eta automatikoki konfiguratuko du zure gailua, ahal den guztietan Euskaltel WiFi-ra konekta dadin.

Aplikazioa erabiltzeko, Android 2.3 edo bertsio berriago bat (Android 3.0 izan ezik) izan behar duzu instalatua smartphonean edo tabletan.

Nola konekta dezaket nire iOS smartphone edo tableta (Apple)?

Deskargatu APPa doan App Storen, eta ireki. Aplikazioak zure kontua aktibatzen lagunduko dizu, eta automatikoki konfiguratuko du zure gailua, ahal den guztietan Euskaltel WiFi-ra konekta dadin.

Aplikazioa erabiltzeko, iOS 6 edo bertsio berriago bat izan behar duzu instalatua smartphonean edo tabletan.

Urrats guztiak bete ditut. Zergatik ezin naiz konektatu? Lagunduko al didazue?

Bai, noski! Arazo gehienak erraz-erraz konpontzen dira. Berrikusi gurekin puntu hauek:

  1. WiFi-a aktibatuta eduki behar duzu zure gailuan.
  2. Komeni da konektatu nahi duzun Euskaltel WiFi-ko puntuan zure gailuak gutxienez bi estaldura-marratxo izatea. Bestela, baliteke behar beste estaldura ez izatea konektatzeko; beraz, gomendatzen dugu beste sarbide-puntu bat bilatzea gure konexio-mapan, edo geroxeago saiatzea berriz.
  3. Azkenik, gogoan izan Euskaltel WiFi-ren APPa instalatua izan behar duzula. Instalatua baduzu, ireki, eta sakatu #Berriro konfiguratzea# (#ReconfiguraciĆ³n#), behar bezala instalatua dagoela ziurtatzeko.

Non konekta naiteke?

Mapa

Euskadiko kaleetan aurkituko dituzu Euskaltel WiFi-ren sarbide-puntuak, doan eta mugarik gabe nabigatzeko. Euskaltel WiFi sare bizia da, eta egunetik egunera ari da hazten, sarbide-puntu berriak sortuz. Begiratu gure estaldura-mapari: han ikusiko duzu non konekta zaitezkeen Internetera.

Ohiko galderak

Zenbat denbora erabil dezaket Euskaltel WiFi?

Euskadira bisitari zatoztenok bost egun DOAN edukiko duzue Euskaltel WiFi Euskadiko kaleetan. Gainera, berriro itzultzen bazarete, berriro erabil dezakezue Euskaltel WiFi, gutxienez hiru hilabete pasatu badira aurreko bistatik.

Zenbat gailu konekta ditzaket?

Bi gailu konekta ditzakezu aldi berean. Hala, aukera izango duzu zure smartphonea eta tableta Euskaltel WiFi-ra batera konektatzeko.

Zenbat giga aurreztu ditut Euskaltel WiFi erabilita?

Asko! Ireki Euskaltel WiFi-ren APPa zure gailuan, eta APPa duzunetik kontsumitu duzun datu-kopurua ikusiko duzu.

Zer abiaduratan nabigatzen dut Euskaltel WiFi erabiltzen dudanean?

Euskaltel WiFi ez da abiadura jakin eta erreal bat duen zerbitzua, zure etxean edo negozioan duzun bezalakoa. Euskaltel WiFi-ren abiaduran eragina dute zenbait faktorek, hala nola zauden tokitik WiFi sarbide-punturako distantziak eta konektatuta dauden erabiltzaileen kopuruak eta haiek une horretan egiten ari direnak.

Segurua da Euskaltel WiFi-rekin kalean Internetera sartzea?

Jakina! Euskaltel WiFi sarean dabilen informazioa enkriptatua dago, eta enkriptatzeko erabiltzen den teknologiak eskuarki konektatzeko erabiltzen dituzun WiFi sare pribatuen segurtasun- eta konfidentzialtasun-maila bera emango dizu.

Erabilera zuzeneko politikak

Euskaltel WiFi-ra denok ahalik eta kondiziorik onenetan konektatzen zaretela bermatzeko, Euskaltelek eskubidea du kontsumo handiko aplikazioak (P2P, adibidez) mugatzeko eta sarea gainerako erabiltzaileei kalte egiteko moduan erabiltzen duten pertsonen konexioa eteteko.