Itxaropen Telefonoa NAZIOARTEKOA

Gizon-emakumeon osasun emozionala hobetzea du helburu Itxaropen Telefonoak. Horretarako, zerbitzu egoki eta doako bat jarri dugu herritarren eskura, beren arazoak konpontzeko lagungarri izango zaielakoan.

Bestalde, prebentzioaren garrantziaz oharturik, "prebentziozko laguntza-sare" batzuk antolatu ditugu, ikastaro, tailer, trebakuntza- eta autolaguntza-talde, mintegi, hitzaldi eta abarren bidez osasun emozionalaren zaintza sustatzeko, eta, bide batez, beren buruarekin eta inguruan dituztenekin harreman ona izan dezaten gizon-emakumeek.

Halaber, berariazko trebakuntza eskaintzen die Itxaropen Telefonoak krisi emozionalak jasaten ari diren pertsonei laguntzeko motibazio handia duten eta laguntza hori emateko gaitasuna eta trebetasuna hobetu nahi duten gizon-emakumeei. Horixe dugu, bada, helburu: lagundu nahi dutenei trebatzen laguntzea.

informazio gehiago

Telemaratoia BILBO

Euskaltelek hamarkada bat darama EiTBk zenbat gaixotasun ikertzeko dirua lortzeko antolatzen duen maratoi solidarioa laguntzen, eta diru-ekarpen handia egiten du egutegi solidarioak salduz lortutako diruari esker. Gure erakundean pertsonen artean bultzatzen ditugun ardura-ekintzetan gogokoenetakoa eta erantzun onena dutenetakoa da ekimen hori.

Urtero, solidaritaterako deiari erantzunez, gure langileek egutegi bat prestatzen dute haiek atera dituzten eta haien protagonista diren argazkiekin. Irudimena zergatiaren zerbitzura jartzen dute, eta egutegiaren osagaiak dira pertsonen ilusioa eta denok egunerokoan partekatzen ditugun balioak aintzat hartzea.

Guretzat, aparteko aukera da gure Erantzukizun Sozialaren filosofiarekin bete-betean bat datorren ekimen batean parte hartzeko.

informazio gehiago

AvaimBILBO

Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartea da Avaim, eta, FAPMI Federación de Asociaciones para la Prevención del Maltrato Infantil delakoarekin batera, Tratu Txarrak Jasotako Haurren Nazioarteko kongresuan parte hartzen du. 400 profesional eta akademiko baino gehiago elkartzen dira —Espainiatik, Europatik, Latinoamerikatik eta AEBtik etorriak—, bai eta Nazio Batuetako eta Haurren Eskubideen Batzordeko ordezkariak ere, haurren tratu txarren egoera aztertzeko.

informazio gehiago

Etorkintza BILBO

Euskaltelek Etorkintza Fundazioari laguntzen dio. Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu bat da (1984an sortua, Bilbon), arrisku-egoeran dauden pertsonei laguntzen aritzen dena (mendekotasuneko, buru-osasuneko eta gizarte-bazterkeriako arazoak dituztenak). Pertsona horien bizi-kalitatea hobetzea da haien helburu nagusia.

informazio gehiago

Sentimientos de cristalBILBO

Euskaltelek Sentimientos de Cristal elkarteari laguntzen dio. Sentimendu bizien elkarte bat da, non batera baitoaz hauskortasuna eta gogortasuna. Helburu nagusia hau da: pertsonei bai fisikoki bai emozionalki laguntzea, lehentasun berbera emanez. Horrez gain, jende-mota asko elkartu nahi du: baldintza guztietakoa, edozein tokitakoa, edozein ideologiatakoa, edozein statusekoa, arazo fisiko edo emozionalak dituena edo ez dituena...

informazio gehiago

FevasBILBO

Euskaltelek Adimen edo Garapen Ezintasuna dutenen aldeko Elkarteen Euskal Federazioari (FEVAS) laguntzen dio. Elkarte honen lana da pertsona horien eta familien laguntzak eta aukerak hobetzea, gizarte inklusiboago, justuago eta solidarioago bat lortzeko, non pertsona guztiek aukera izango duten bizi-kalitateko proiektuak garatzeko.

informazio gehiago

Aspanovas DERIO

Martxoaren 16an egin zen "Ramiro heroia da" ipuinaren aurkezpena, Euskaltelen ekitaldi-aretoan.

Haurrentzako ipuina da "Ramiro heroia da", eta irakurlea entretenitzeaz gain, zenbait balio garrantzitsu bultzatzen ditu: ilusioa, lagunartekotasuna eta atsekabeei aurre egiteko gogoa.

Aspanion-ek argitaratu zuen, zenbait enpresaren laguntzarekin, Zingular-ek sortutako ideia hori. Etekinak, berriz, ASPANION, Minbizia duten Haurren Gurasoen Elkartearen proiektuak finantzatzeko izango dira.

Sus objetivos son:
- Sensibilizar a los niños y a los adultos sobre la importancia de ser fuertes, optimistas, tener ilusión y superar las adversidades.
- Ofrecer una idea básica y concreta del cáncer infantil a los niños.
- Recaudar fondos para los programas de apoyo de la Asociación.
- Difundir el compromiso social de las empresas colaboradoras.

informazio gehiago