Euskal Encounter BEC BILBO

Urtero bezala, informatika eta teknologia berriak maite dituen jende ugari erakartzen duen ekitaldi handia egingo dugu. Uztailaren 22tik 25era, 25. edizioa egin da Bilbao Exhibition Centre-n (BEC). Han, milaka parte-hartzailek gai hauekin lotutako jarduerez gozatu ahal izan dute, besteak beste: sorkuntza digitala, hardwarea, software librea eta jokoak.

Euskal Encounter informatikako zale eta profesionalen bilera jendetsua da, eta 1994tik egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoan. Zenbait egunez, bertaratzen direnek jakintza trukatzen dute, eta informatikarekin lotutako jarduerak egiten dituzte. Gainera, jendea ezagutzen dute, eta besteengandik ikasten dute informazio-teknologiei eta komunikazioari buruz.

informazio gehiago

Gipuzkoa Encounter TOLOSA

Gipuzkoa Encounter ekitaldia Euskal Encounter baino txikixeagoa eta familiarragoa da, baina haren funts berbera du. Bilera jendetsu honetan, informatikako zaleek eta profesionalek informatikako teknologiarekin lotutako ezagutza partekatzen dute, eta jarduerak egiten dituzte; aldi berean, ondo pasatzen dute, eta gainerako parte-hartzaileengandik ikasten.

informazio gehiago

Araba Encounter GASTEIZ

Araban ere badugu geure ekitaldia, Euskal Encounterren antzekoa baina izaera berezia duena. Bilera jendetsu honetan, informatikako zaleek eta profesionalek informatikako teknologiarekin lotutako ezagutza partekatzen dute, eta jarduerak egiten dituzte; aldi berean, ondo pasatzen dute, eta gainerako parte-hartzaileengandik ikasten.

informazio gehiago

Fun&Serious BILBO

Fun&Serious Game Festival Europako bideo-jokoen jaialdi handiena da, eta industria horretako erreferentziazko gune bihurtu da. Jaialdiaren helburu nagusia hau da: bideo-jokoen ekoizle, zuzendari, artista eta garatzaileen lana aintzatestea eta sustatzea, programa zabal baten bidez (besteak beste, hitzaldiak, mahai-inguruak, networking-ak eta jarduerak, enpresentzat eta publiko guztiarentzat). Urtero bezala, jaialdiaren amaieran, gala esklusibo bat egingo da, urteko bideo-joko onenen sari-banaketarekin.

informazio gehiago

BimeBILBO

Musika, garapena eta teknologia berriak maite dituztenak biltzen dituen ekitaldia da Bime Hackday. Hitzaldi eta workshop-ez betetako bi egun; besteak beste, web-garapenean, mugikorretako aplikazioetan, bideo-jokoetan, softwarean eta gailu berrietan dauden azken joerak ezagutzeko. Eta, gainera, Hackathon bat, non maker, hacker eta garatzaileek etorkizuneko plataformetarako oinarri berriak sortuko dituzten.

informazio gehiago

Topaketa DigitalakBILBO

Deia lider duen ekitaldi bat da Encuentros Deia Digital, eta zenbait erakunderen babesletza du; besteak beste, Euskaltelena. Komunikabide digitaletako ekimen onenak aintzatesten ditu, eta gaur egun sareko informaziora sartzeko dauden aukera ugarien erakustoki zabala da. Agerian geratzen da komunikabide digitalen pisua eta haietan zabaltzen den informazioaren atzean dauden pertsonen lana.

informazio gehiago

Innova BILBO

Innova Bilbao mundu digitaleko lehiaketa bizienetako bat da. Egun batzuetan, negozio digitalean, komunikazioan, marketinean, aplikazio mugikorretan eta big-datako hainbat profesional- eta espezialista aritzen da publikoari haien gaiak azaltzen. Mahai-inguru eta hitzaldien bidez, eztabaidagai izaten dituzte berrikuntzarako, ekintzailetzarako, lidergotzarako eta motibaziorako alderdi garrantzitsuak eta mundu digitala aztertzeko eta lan egiteko faktore garrantzitsuak.

informazio gehiago

Women in progress BILBO

Lanbide teknologikoetan genero aldetik dagoen etena arazo handia da gaur egun; izan ere, ikasleen % 20 baino gutxiago dira emakumezkoak STME lizentziaturetan (zientzia, teknologia, eta matematikak). Are larriagoa da arazoa lanbide-heziketan.

Oinarri teknologikoko geroz eta lanpostu gehiago sortzen dira; horregatik, alor horretara bultzatu behar dira neskak ere.

Emakumeari eta teknologiari buruzko jardunaldi batzuk antolatu ditu Konekta Euskaltel Fundazioak, gai horretaz sentsibilizatzearren gizartea, hezitzaileak, familiak eta zer ikasi erabaki nahian dabiltzan neskak, lan-merkatuak eskaintzen dituen aukerak azalduz bide batez.

informazio gehiago