Euskalteleko langileen formazioa

Euskaltelen etengabe ematen diogu informazio erabilgarria gure jendeari, eta informazio hori baliagarria da urratsez urrats aurrera doan gizarte digitalean egoera konplexu jakin batzuetarako.

Euskaltelek Boluntariotza Korporatiboko programa bat garatu du, Euskaltel Konekta fundazioaren bidez. Gizarte justuago baten alde eta pertsonen garapen integralaren alde lan egingo da programa horren bidez.

Publiko guztiari (bezeroak eta bezero ez direnak) zuzendutako hitzaldi eta biltzarren bidez, Euskalteleko profesionalek gizarte digitalaren garapenari eta teknologia berriei lotutako jakintza teknikoa partekatzen dute.

Seme-alaben segurtasuna Interneten BILBO

Teknologia berriak eta sare sozialak nola erabili, hori izan dute hizpide ekainaren 28an eta 29an egin diren jardunaldi praktikoek. Gurasoentzat zein seme-alabentzat izan da topaketa. Euskalteleko IT security engineer Ángel Barriok gidatzen duen aditu-talde batek antolatu du tailer hori, non arrisku errealen pean jardun diren zenbait haur eta gazte.
Erabiltzaileen nortasun digitala arriskuan jartzen zuten zenbait erasoren simulazioa egin da jardunaldian. Jende espezializatuak egin ditu erasoak.
Gurasoek, berriz, adingabeekin berdintasun-giroan nola jardun ikasteko saio batean hartu dute parte.
Bertatik bertara ikusi dituzte, hartara, teknologia berrien erabilerak eguneroko bizimoduan eragiten dituen arazoak, eta haiei aurre nola egin ikasi dute.

informazio gehiago

Smartphonearen erabileraBILBO

Euskal Konekta Fundazioak antolatuta, smartphonea nola erabili ikasteko oinarrizko ikastaroak ari da ematen Nora Arrieta trebatzaile espezializatua. Jende helduari teknologia berriak erabiltzen laguntzea du helburu ikastaroak. Iraupena: egun-erdiko bi saio.

Mugikorraren, ordenagailuaren eta tabletaren oinarrizko erabileraz ikastaro errazak, laburrak eta doakoak eskaintzen ditugu.

Eskarmentuak dioskunez, teknologia berrien gaineko gutxieneko trebakuntza eman beharra dago jende helduari edo, oro har, teknologia berriak erabiltzen hasi nahi baina beldurragatik edo ezjakintasunagatik ausartzen ez direnei. Smartphonea erabiltzen hasteko oinarrizko ikastaroa dugu aipatu dugun hori, eta jende helduarentzat dago berariaz pentsatua: hizkera ulerterraza, kontzepturik abstraktuenak aise ulertzeko moduko analogiak, eta teknologia berriei gogoz ekiteko gaitasunaren jabe sentiarazten duen metodologia, gailu ezezagunei denok diegun beldur hori pixka bat uxatzen duena alegia.

Onuragarriak eta entretenigarriak dira eskolak. Garrantzizkoa da, izan ere, ikasleei ahalik eta entretenigarriena iruditzea ikastaroa, batez ere jende helduari, zeinari guztiz ezezagunak eta konplexuak baitzaizkio azalduko diren termino eta kontzeptuetako asko. Alderdi praktikoei ekingo diegu, terminologia teknikoa alde batera utzita.

Hori dela eta, gailuen erabilerari buruzko oinarrizko trebakuntza jasotzen dute ikasleek eta, horri esker. lagun eta senideengandik hurbilago sentitzen dira. Ikastaroaren balorazio oso positiboa egin ohi dute ikasleek.