Buber sariakDONOSTIA

Urtero izaten dira Internet & Euskadi Buber Sariak, Internet & Euskadi elkarteak sustatuta. Elkarte horren helburua da herritarren interesak defenditzea informazioaren gizartearekin lotuta; alegia, guztioi, gizarteko kide gisa, interesatzen zaigunari lehentasuna ematea.

Lehiaketan, euskal proiektu teknologiko onenak saritzen dira, maila hauetan: euskarazko proiektuak, software librea, proiektu sozialak eta ohorezkoak, gastronomia eta turismoa, herritarren parte-hartzea, nekazaritza-sektorea, makina-erremintaren sektorea, proiektu berritzaileena, nazioartekotzea edo enpresa eta merkataritza.

informazio gehiago

Kbi BIZKAIA

Kbi Digital Bilbao-Bizkaia, Uribarriko Auzo Factory Irazabal-Matiko eraikinean kokatua, ekonomia digitaleko inkubagailu aurreratu berri bat da. 1.000 metro koadroko espazioa du, bost solairutan banatua.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, ekonomia digitalaren balioaz eta etorkizunean garatzeko dituen aukerez ohartuta, ekintzailetza digitaleko ekimen espezializatu hau bultzatu dute Euskadin, ekintzaileak, enpresa sortu berriak, profesionalak eta enpresa berritzaileak erakartzeko asmoz. Nazioarteko erreferente izan nahi du alor hauetan guztietan: mugikorretarako aplikazioak, telebista, bideo-jokoak eta eduki digitalen produkzioa.

informazio gehiago