Azken jarduerak

Scratch Eguna 2018

Larunbat honetan, Bilboko Itsas Museoan Scratch Eguna 2018 ospatu egin da. Aurten zortzi urte bete dira ekimen honekin hasi ginenetik eta Scratch sasoirik onenean dagoela esan daiteke, 26 taldetan banatutako 156 ikaslek izena-eman baitute, bai sare publiko zein itunpeko 20 ikastetxeetatik etorritakoak. Euskaltel-ek sekulako WiFi konexioa jartzen lagundu du ekitaldian.

más información

Bienal Máquina Herramienta

Euskaltel Konekta Fundazioak Makina Erramintaren bienalaren 30. edizioan parte hartuko du. BECen izango da.
Fabrikazio aurreratu eta digitaleko teknologia-sektorearen ezaugarri nagusia berrikuntzaren aldeko joera nabarmena da.
Nahitaezkoa du azken aurrerapen teknologikoen abangoardian egotea bezeroen hobekuntza-beharrak aseko baditu, kontuan hartuz, gainera, ekonomiaren sektore estrategikoak dituela bezero nagusi.

informazio gehiago

12. Gipuzkoa Encounter

Parte-hartze marka hautsi du Gipuzkoa Encounterrek 3.200 lagun inguru elkartuz.
Hamabigarren urtez antolatutako ekimenaren balantze oso positiboa egin du antolakuntzak, iazko partaidetza-zifra gainditu baita formakuntzarako eta aisialdirako eskaintza erakargarriari esker.
Topaketak 3.200 pertsona bildu ditu, bisitari eta parte-hartzaileen artean, eta nabarmentzekoa da Openguneak izandako arrakasta; publikoari irekitako zonak 3D inprimaketako eta errealitate birtualeko zonak, jokoak, hitzaldi eta tailerrak eskaini ditu.

informazio gehiago

Gamegune

500.000 pertsona baino gehiagok jarraituko dute online gamegune 2017 bideo-joko txapelketa
'Hearthstone: Heroes of Warcraft' bideo-jokoko munduko 16 'gamer' onenak bildu dira Donostiako Tabakaleran. Estatuan antolatutako txapelketa handiena eta ospetsuena den Gamegunen munduko Top 15eko 11 jokalarik hartuko dute parte.
Partidak online igorri dira eta zuzeneko lokuzioa dute euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta errusieraz

informazio gehiago

Innova 2017

Aurten, 300 lagun baino gehiago eta 29 hizlari bildu dira Guggenheim Museoan, bi jardunaldietan. Streaming bidezko emanaldia, berriz, 1.244 lagunek ikusi dute. Innova Bilbao 2017n, zenbait gai interesgarri landu dira, hala nola estrategia, marketin digitala, komunikazioa, SEO edo bilatzaileetako posizionamendua, musika, brandinga edo marka-sortzea, eta sormena.

Zenbait alorretako enpresaburu, profesional, ekintzaile eta ikasleei tresna eta ezagutza berritzaileak eskura jartzeko sortu zen Innova Bilbao. Bost aldiz egin da jada, arrakasta handiz egin ere; honenbestez, komunikazioaren, berrikuntzaren, marketinaren eta negozio digitalaren alorrari buruzko topagune eta eztabaidagune interesgarri bihurtu da.

Innova Bilbao 2017 txostena - PDF

informazio gehiago