Nor gara

“Euskaltel Konekta” fundazio bat da, Euskaltelek baliatzen duena gizartearekin, pertsonekin eta haien ideiekin konektatzeko. Pertsonen, enpresen eta ekimenen arteko konexioa eta harremana sortzen eta sustatzen laguntzea du helburu, betiere IKTen erabileraren esparruan.

Lau helburu estrategiko ditu “Euskaltel Konekta”k:

1 Gazteek IKTekin duten harremana sustatzea.
2 Euskal gizartean presentzia izatea (pertsonak eta enpresak).
2 Erreferentzia bat izatea EAEko IKTen sektorean.
4 Globaltasun-irudia proiektatzea, EAE barruan nahiz kanpoan.

Helburu horiek betetzeko, hainbat ekintza egiten ditugu, talde askotarikoei zuzenduak: bezeroak, enpresak, langileak, ekintzaileak, unibertsitate-ikasle gazteak, Proiektu Soziala, etab.

Euskaltel, S.A.ren Administrazio Kontseiluko kideek osatzen dute Fundazioaren Patronatua, fundazioaren gobernu- eta administrazio-organoa. Patrono-karguari ez dagokio ordainsaririk.