Boluntariotza Korporatiboa

Borondatezko lan korporatiboa Euskaltelek sustatzen eta laguntzen duen jarduera-multzo bat da, asmoa duena langileek, beren borondatez, irabazi asmorik gabeko proiektu eta erakundeetan parte hartzea haiei eskainiz beren denbora, gaitasun eta abileziak. Ekimen horrek pertsonen gaitasun eta konpetentziak hobetzen laguntzen du, eta, EESko adituen ustez, leialtasuna, motibazioa, harrotasuna eta lanarekiko gogobetetasuna sustatzen ditu langileen artean. Borondatezko lan korporatiboan oinarritutako trebakuntza-ekimenei esker, pertsonak eta kolektiboak garatzen eta gizarteratzen laguntzen dugu.