Euskaltel 2012ko azaroko buletina

PAPEREZKO FAKTURA IRAGANEKO
KONTUA DA DAGOENEKO

Une honetatik aurrera, zure paperezko faktura iraganiko kontua izango da, faktura elektroniko bihurtuko baita. Ez duzu posta arruntaren zain egon beharko faktura eskuratzeko; gaurtik aurrera, nahikoa izango da Internetera konektatzea faktura lortzeko.

Gogoan izan faktura elektronikoarekin edozein unetan kontsultatu ditzakezula azken urteetako fakturak; gainera, artxibatu, inprimatu edo deskargatu ere egin ditzakezu. Zure etxean papera pilatu beharrik gabe.

OSO ERRAZA DA: GUK JAKINARAZIKO DIZUGU FAKTURAK NOIZ KONTSULTATU

Ez zaitez ezertaz arduratu; hilero mezu bat bidaliko dizugu, jakinaraziz zure faktura eskuragarri daukazula.

Gure webguneko Bezeroaren Gunean, egiazta ezazu, oraindik egin ez baduzu, jakinarazpena zer helbide elektronikotara bidaliko dizugun fakturak prest daudenean.

KUDEAKETA ON LINE EGITEKO EGOKIA
Gainera, faktura elektronikoak sinadura digitala duenez, erakunde ofizialekiko kudeaketa asko (Ogasunarekiko edo bankuekiko kudeaketak, adibidez) on line egiteko aukera izango duzu.
Bezero Gunera Joan
Euskaltelen faktura elektronikoak eskaintzen dizkizun abantaila hauek guztiak zure beharretara egokitzen ez badira eta paperezko faktura jasotzen
segitu nahi baduzu, 1717ra deituta eska dezakezu.

Informa zaitez hemen faktura elektronikoari buruzko guztiaz:

www.euskaltel.com/faktura-elektronikoa

Izan gure berri hemen:

modr1