2013ko urteko txostena - page 12

12
2013ko
urteko txostena
2013ko ekitaldia:
gure erronkak lortzen ditugu, bateratzera jotzen duen
merkatu batean.
Nahiz eta zenbait adierazleren arabera gure inguruko alderdi sozioekonomikoak hobera egingo duen,
2013ko ekitaldiaren ezaugarri izan da, oro har, azken urteotako joerari jarraitu diola, bere horretan iraun
baitu alor guztietako kostuak murrizteko nahiak; bereziki, Euskaltel SA eta nazioarteko enpresa handiak
aritzen diren sektorekoak, telekomunikazioetakoak. Bestalde, 2013an, operadore handiek presio handia
egin dute prezioetan, eta bateratutako produktuak bultzatu dira nabarmen.
Bateratzeko joera duen mundu horretan, Euskaltelek ondo bete du jarritako erronka, azpiegitura
teknologiko bikaina baitu, bateratzerako egoki prestatua urteetan, eta bai baitaki zer potentzial duen,
merkatuan zer produktu dauden eta bere bezeroak zein diren. Merkatuko prezioen higadura-efektua
saihestu ez badu ere, Euskaltelen aldagai ekonomikoek bilakaera hobea izan dute bere ingurukoen eta
sektorekoen aldagaiek baino, bezeroei esker eta haiek fakturazioan izan nahi dituzten hobekuntzak
sortzeko gaitasunari esker.
Bateratuz eta eraginkortasunez jokatuz, Banda Zabalaren alorrean ere handitu egin dira Interneten
beharrak, eta abiadura ultralasterretara jo da, besteak beste, gero eta ohikoagoa delako aldi berean
zenbait gailu erabiltzea, gero eta gailu sofistikatuagoak, gainera. Telefonia mugikorrean ere aldatu egin
da bezeroen eskaria: tarifa merkeagoak nahi dituzte, kostu txikiko terminalei lotuta ez daudenak. Hori
dela eta, terminal libreen salmentak gora egin du, baita modelo finantzatuak ere.
1...,2,3,4,5,6,7,8,9,10,11 13,14,15,16,17,18,19,20,21,22,...60
Powered by FlippingBook