14
2013ko
urteko txostena
Euskaltelen negozioaren bilakaera 2013ko ekitaldian
Bezeroak eta produktuak
Telekomunikazio finkoei dagokienez, 2013ko ekitaldia
ixtean, Zuzeneko Sarbideko 385.608 zituen Euskaltelek.
Horrek esan nahi du, batetik, % 0,2 hazi dela, azken bost
urteetan etengabe behera egin duen merkatu batean
(2013an, -% 1,5), eta, bestetik, linea-zorroaren osaera hobetu
egin dela, Zuzeneko Sarbideko lineak telekomunikazio
finkoko lineen % 98,5 baitziren; aurreko ekitaldiaren itxieran,
berriz, % 98. Bestalde, 2013aren amaieran Euskaltelekin
kontratatutako Banda Zabaleko lineak 259.987ra iritsi ziren;
beraz, % 4,1 egin zuten gora, eta merkatu osoaren hazkundea
baino handiagoa izan dute hala. Hirugarrenik, Euskaltelen
Telebista Digitalari dagokionez, 2013ko abenduan 62.274
balio-produktu zeuden; % 13ko hazkundea izan du telebista
digitalak, eta Zuzeneko Sarbideko bezeroen % 40k baino
gehiagok dute.
Beraz, EAEko telekomunikazio finkoen merkatu-kuotei
dagokienez, Estatuko lehen operadorea izaten jarraitzen
du Euskaltelek, eta, beste zenbait negoziotara hedatzeari
dagokionez, bere sarea duen estatuko lehen operadore
alternatiboak baino maila altuagoa lortu du. Hala,
Euskaltelek aitzindaritza partekatzen du telefonia finkoko
merkatuan, EAEko merkatu-kuotaren % 47k baino gehiagok
baitu Euskaltelen sare propioa; Banda Zabalean, Euskaltel
da aitzindaria, EAEko merkatu-kuotaren % 43 baitu; eta
Telebista Digitalean ere Euskaltel da aitzindaria, merkatu-
kuotaren % 60 baitu.
Bestalde, telekomunikazio mugikorrei dagokienez, telefonia
mugikorreko 362.292 linea zituen aktibo Euskaltelek
2013aren bukaeran. Balio-bezeroen (kontratua duten
bezeroen) kopuruak % 32 egin du gora, berriz ere estatu
mailako operadoreen lineek bera egin eta OMBek irabazi
dituzten urte batean. Edonola ere, aurrerapen handia egin
du Euskaltelek, merkatu-kuota 3 ehuneko-puntu baino
gehiago igo baitu, eta kontratupeko lineak % 18 baitira jada.
Diru-sarrerak, emaitzak eta cash flow-a
2013an, merkatuko diru-sarrerek behera egiten jarraitu
zuten aurreko urtearekin alderatuta. Honela joan da urtea,
hiruhilekoz hiruhileko, Euskaltelek egindako jardueretan: -%
4,3 lehen hiruhilekoan, -% 6,3 bigarren hiruhilekoan, eta -%
9,2 hirugarren hiruhilekoan. Edonola ere, 324 milioi euroko
kudeaketako diru-sarrerak lortu ditu Euskaltelek; beraz,
-% 2,8koa da aldaketa.
Horrez gainera, beste operadore alternatibo batzuekiko
alderdi bereizgarri gisa, enpresa-segmentuan ere barneratze
handia du Euskaltelek. Kudeaketako diru-sarrera guztien
% 31,3 dira alor horretako diru-sarrerak.
Ebitdari dagokionez, 2013an, Euskaltelek 155,1 milioi
Euskaltelek 400.000 bezero inguru ditu
EAEn, eta egunean 1,2 milioi zerbitzu
ematen dizkie.