16
2013ko
urteko txostena
sarean. Bestalde, bezeroek harrera ona egin diote
terminal mugikorrak erosi eta epeka ordaintzeko aukerari;
hala, salmentak nabarmen handitu dira, eta telefonia
mugikorreko gainerako produktuak osatu ditu produktu
horrek, bai SIMple tarifak (SIM only), bai Banda Zabalarekin
pakete gisa saltzen direnak.
Bezeroek beren eskaintzetarako eraginkortasuna eskatzen
dutenez, bere merkaturatze-prozesuak eta bezeroekiko
komunikazioa ere aldatzen ari da Euskaltel, onlineko
kanalak bultzatuz, bezeroarekiko komunikazioa erraztuz eta
teknologia berriek eskaintzen dituzten harremanak egiteko
modu berriez baliatuz.
Bere bezeroentzako epe luzerako irtenbide teknologikorik
onenaren bila dabilenez, hitzarmen bat sinatu du
Euskaltelek, telefonia eta datuetako sare mugikorra
partekatzeko. Haren bidez, Orange izango da Euskaltelen
sarbide-zerbitzuen hornitzaile handizkaria hurrengo bost
urteetan, 2014ko urtarrilaren 1etik hasita.
Lidergoa
Euskaltel zazpigarren postuan dago, mundu mailan,
telekomunikazio finkoen diru-sarrerei dagokienez
(bosgarrena da telefonia finkoan, seigarrena Interneteko
zerbitzuetan, eta seigarrena ordainpeko telebistako
abonatu-kopuruan), eta bederatzigarrena telekomunikazio
mugikorren diru-sarrerei dagokienez. Hala, zortzigarren
postuan dago operadore bakoitzeko diru-sarreren
araberako rankinean. Euskal merkatuko negozio-joerak
estatuko datu orokorrekin alderatzeko modukoak dira,
diru-sarrerak murriztu egin baitira finkoan, mugikorrean
nahiz banda zabalean. Banda zabalak egin du, orain arte,
sektoreko trakzio-lana.
2013. urtea amaituta, estatuko bigarren kable-operadorea
da Euskaltel; bere sare finkoa duen seigarren operadorea,
bezeroak kontuan hartuta; telefonia finkoko diru-sarreren
rankingean, zazpigarren operadorea; telefonia mugikorreko
diru-sarreretan, seigarrena; seigarrena ordainpeko
telebistako abonatu-kopuruan; eta estatuko zortzigarrena,
diru-sarrera guztietan. Banda Zabalean eta telebista
digitalean liderra da EAEn, % 43ko eta ia % 60 kuotekin,
hurrenez hurren, eta liderren artean dago telefonia finkoan
Euskaltelen sarea dagoen tokietan, linea aktiboen % 47rekin.
Kontratupeko telefonia mugikorrean, % 18ko kuota izatera
iritsi da. Hala, EAEko etxeetako lider bihurtu da halako linea
mugikorretan.
Bere jarduera-eremuko telekomunikazio finkoen merkatu-
kuotei dagokienez, estatuko lehen operadore alternatiboa
2013aren bukaeran, % 32ko igoera
garbia zuen Euskaltelek telefonia
mugikorreko balio-bezeroetan
(kontratua duten bezeroak).