17
2013ko
urteko txostena
da, eta, zenbait negoziotako sarbideari dagokionez, estatuko
lehen operadore alternatiboak baino maila altuagoa lortu
du. Telefonia Finkoan, EAEko merkatu-kuotaren % 40
inguru Euskaltelena da. Estatuan, aldiz, lehen operadore
alternatiboak merkatu-kuotaren % 11 du. Banda Zabalean,
EAEren % 43 hartzen du Euskaltelek, eta estatuan, aldiz,
aipatutako operadore horrek % 12,6 hartzen du. Azkenik,
Telebista Digitalean, % 60ko merkatu-kuota du EAEn;
estatuko lehen operadore alternatiboak, berriz, % 22koa du
estatuko gainerako lurraldeetan.
Bestalde, nahiz eta ingurune ekonomiko konplexua izan,
oinarrizko alderdiak bete ditu Euskaltelek: merkatuak
baino bilakaera hobea izan du diru-sarrerei dagokienez,
berriz ere hobera egin du errentagarritasun operatiboan
(negatiboa izan da sektore osoan), eraginkortasun-neurriei
esker, eta cash flow libre positibo garrantzitsua sortu du
telekomunikazio-negozioan.
2014ko ekitaldiari dagokionez, hasitako proiektuekin,
emaitzak ematen ari direnekin eta 2014an martxan
jartzea aurreikusten direnekin (batez ere, telebista, Banda
Zabaleko abiaduren aldaketa eta telefonia mugikorreko
sarbide-zerbitzuen hornitzaile handizkariaren migrazioa)
merkatuaren ziurgabetasunak gainditzea espero dugu,
orain arte lortutako arrakasta berarekin.