2013ko urteko txostena - page 20

20
2013ko
urteko txostena
Hau da Euskaltelen xedea:
pertsonen komunikazio-behar guztiei
erantzutea eta enpresei ahalik eta produktibitate handiena izaten
laguntzea
. Gure ustez, xede hori betetzeko, produktu eta
zerbitzu berriak merkaturatu behar ditugu, galdeketa eta
merkatu-azterketak egin eta gure bezeroen nahian aztertu
ondoren.
2013ko produktu eta zerbitzuetako jarduera nagusiak
produktu integratuenak izan dira. Produktu horiek balioa
eman diote Euskaltelen lehia-abantailari, bere sare
aurreratua duen operadore globala den aldetik:
Produktu integratuak
Urte naturala hasteko, ONArekin integratutako produktuen
estrategian sakondu genuen.
Aldatu egin da telekomunikazioak merkaturatzeko modua.
Orain ez da nahikoa DUOa (linea + Internet) bezero
berrientzat merkaturatzea. Merkatuak beste eskaera batzuk
ditu, eta Euskaltelek beste behar batzuk. ONA jaio da, eta
mezu hau: “
Ona da gauza berdin asko edukitzea
”.
ONAk aukera ematen digu oso prezio lehiakorrekin
merkaturatzeko Interneten, eta, gainera, oso eskaintza
deigarrian bermatuta gainerako produktuetan, hala nola
mugikorra eta TBa.
Eta, hori guztia, prezioak betiko izateak eta eskaintza
taxutzeko malgutasuna izateak ematen dituzten balio
berrietan kokaturik. ONAri esker, 40.000 bezero finkatzea
lortu genuen. Harrezkero, eskaintza hobetuz joan da,
eta izena aldatu du: orain, OSOA da. OSOA Interneteko
abiadura gorena da, mugarik gabeko mugikorra da, eta
kalitaterik handieneko telebista da. Eskaintza hobetu bai,
baina ONAren funtsa eta balioak atxikita; aurrezkia da
orain ere, malgua da orain ere, eta, lehen bezala, orain ere
hobe da produktu gehiago kontratatzea.
Banda Zabal ultralasterra
2013an, berritzeko eta bezeroei Interneteko sarbideko
azken teknologiak emateko apustuari eutsi dio Euskaltelek,
zerbitzu horretako bikaintasuna mantentzeaz gainera.
Horregatik, lehiakideek baino proposamen askoz hobeak
izan arren, abiadura handitu egin du berriz bezero
guztientzat, azken belaunaldiko zuntz optikoko sarearen
ahalmenean oinarrituta.
Benetako 200 mega —abiadura handiko Interneteko
Sarearen ahalmena oinarri hartuta bezero guztiei abiadura
handituko zitzaiela iragartzeko kanpaina.
ZURE
INTERNETEKO
ABIADURA
HIRUKOIZTU EGIN
DUGU,ORAIN
ORDAINTZEN
DUZUN PREZIO
BERARENTRUKE
150
20
Gure eskaintza
1...,10,11,12,13,14,15,16,17,18,19 21,22,23,24,25,26,27,28,29,30,...60
Powered by FlippingBook