24
2013ko
urteko txostena
Tarifa Borobilak ere merkaturatu ditu, Interneteko behar
handia duten baina ahots-deiak maiz erabiltzen ez
dituztenentzat.
Telefonia mugikorrean gertatzen ari den etengabeko
bilakaerak produktuen etengabeko berrikuntza dakar, eta
horrek laguntza ekartzen dio erabiltzaileari bere eguneroko
jardunean.
Euskaltelen, gure tarifak berritu egin nahi ditugu, eta
eskainitako abiadura handitu, eta katalogoari “mugarik
gabe” leloa erantsi nahi diogu. Gainera, hemen dira tarifa
‘Borobilak’. Tarifa Borobilak SIMple tarifa bera ordeztea
lortu du haren funtzioan, abantaila nabarmen batekin: 0
zentimo/minutu eta bi datu-modalitate (300 MB eta 1 GB),
bezeroaren beharrizanen arabera.
Telebista Digitala
Telebistaren arloan, Bereizmen Handian oinarritutako
zerbitzua garatzen jarraitzen du Euskaltelek. Teknologia
horri esker, irudiak kalitate hobea eta errealismo handiagoa
du telebistan, eta Euskaltelek, lehiakideek ez bezala, bere
zuntz optikozko sareko bezero guztiei eskain diezaieke.
Bere kanal-aukera hobetzen jarraitzen du Euskaltelek, azken
joeretara egokitzen eta erreferentziako edukiak gehitzen.
Hobekuntza horien adibide da Oinarrizko TBa, Premium
TBaren kanalik arrakastatsuenetako 4 gehituta: Hollywood,
Cosmo, Canal Cocina eta Vaughan TV (Aprende Inglés), eta
hori guztia hileko kuota txiki baten ordainetan.
Premium TB Estrako kanal aipagarrienak
TELESAILAK ETA ZINEMA
KIROLAK
DOKUMENTALAK
ETXEA
GAZTEAK
ZINEMA
KANALAK NAHIERARA
HAURRAK