2013ko urteko txostena - page 26

26
2013ko
urteko txostena
Ahalmen eta kapilaritate handiko sare propioaren
zabalkuntzan oinarritzen du Euskaltelek etorkizunerantz
aurrera
egiten
duen
telekomunikazio-operadore
integralaren bokazioa eta ikuspegia, sare horri esker lortzen
baita balio handiko zerbitzu bereizgarriz hornitzea.
Sare hori puntako teknologia duten eta zuntz optikoaren
erabilera intentsiboan oinarritzen diren azpiegiturez eta
ekipoez osatuta dago. Euskaltelek zuzeneko sarbideko
zerbitzua eskaintzen duen udalerri guztietan zabaltzen da,
eta herriak haien artean eta zentro nodalekin konektatzen
ditu.
Sare hori dute oinarri gure bezeroek eskatutako zerbitzuei
erantzuteko erabiltzen ditugun teknologiek: banda zabala,
telefonia finkoa, kable bidezko telebista eta telefonia
mugikorra. Azken bezeroengana iristeko erabiltzen dituen
azpiegitura propioez gain, Euskaltelek hainbat interkonexio
ditu estatuko eta nazioarteko beste operadore askorekin;
horrela, bezeroak herrikoekin bezala konekta daitezke
munduko edozein tokirekin.
2013aren amaieran, Euskaltelek 4.718 km-ko zuntz optikozko
sarea zuen (gutxi gorabehera 346.700 km zuntz optiko), eta
gutxi gorabehera EAEko 834.509 etxe eta 156.774 enpresa
eta dendak jasotzen zituzten azpiegitura horren onurak.
Sarea hedatzen jarraituko dugu hurrengo urteetan ere,
jakitun baikaude herritarrek telekomunikazio-zerbitzuak
eskatzen dituztela. Gainera, ikusi dugu beste sarbide-sare
bat izateak lagundu egin duela ordura arte beste aukerarik
ez zuten edo behar bezalako zerbitzurik ez zuten eremuetako
biztanleen bizitza-kalitatea hobetzen.
Hori dela eta, etorkizunean satelite bidezko Banda Zabaleko
Gure sarea
Interneteko sarbide emango duen zerbitzu bat planifikatzen
hasi zen Euskaltel, sarbide zaileko lekuetarako alternatiba
emateko. Euskaltelek telefonia mugikorrari (ahotsa eta
datuak mugikortasunean) lotutako zerbitzuak eskaintzeko
eta bere produktuak garatzeko behar diren sareko elementu
guztiak ditu, eta, bezero-kopuruari dagokionez, estatuko
operadore mugikor birtual (OMB) handiena da.
Estatu barneko sarbideko estaldura geografikoa egiteko
bakarrik erabiltzen du gaur egun erabilgarri dauden lau
operadoreetako baten sarea. Beste herrialdeen kasuan,
tokiko operadoreekin eginiko roamingeko akordioei esker,
gure bezeroek, lanera edo oporretara kanpora joandakoan,
Euskaltelen sareak 346.700 km zuntz optiko ditu Euskadi
osoan hedatuta.
1...,16,17,18,19,20,21,22,23,24,25 27,28,29,30,31,32,33,34,35,36,...60
Powered by FlippingBook