27
2013ko
urteko txostena
aukera dute beren terminalak erabiltzen jarraitzeko.
Sare mugikorraren estaldura
Euskaltelek telefonia mugikorrari (ahotsa eta datuak
mugikortasunean) lotutako zerbitzuak eskaintzeko eta bere
produktuak garatzeko behar diren sareko elementu guztiak
ditu, eta, bezero-kopuruari dagokionez, estatuko operadore
mugikor birtual (OMB) handiena da. Estatu barneko
sarbideko estaldura geografikoa egiteko bakarrik erabiltzen
du gaur egun erabilgarri dauden lau operadoreetako baten
sarea. Beste herrialdeen kasuan, tokiko operadoreekin
eginiko roamingeko akordioei esker, gure bezeroek, lanera
edo oporretara kanpora joandakoan, aukera dute beren
terminalak erabiltzen jarraitzeko.
Wimax sarearen estaldura
2006az geroztik, ahotseko eta banda zabaleko zerbitzuak
ematen ditu Euskaltelek biztanleak sakabanatuta bizi diren
eremuetan —batez ere nekazaritza-eremuetan—, WiMAX
haririk gabeko teknologia erabiliz, Eusko Jaurlaritzaren
lehiaketa publiko batean Itelazpi SAren bidez lortutako
kontratu baten bitartez.