28
2013ko
urteko txostena
Zerbitzu horiek jasotzen dituzten bezeroak (2013aren
amaieran 3.530 bat ziren) bizi diren edo lan egiten duten
tokietan ez zegoen aukerarik banda zabaleko zerbitzuez
baliatzeko.
Fidagarritasuna
Euskaltel martxan hasi zenetik, sarearen diseinuari
dagokionez, betidanik izan du lehentasun handia
zerbitzuaren segurtasunak, bai baitakigu zenbateraino den
garrantzitsua gure bezeroentzat komunikazio pertsonalak
eta komertzialak kalitateko hornitzaile baten esku uztea.
Zuntz Optikoa azkarra eta moldaerraza denez, baliagarria da Euskadiko zenbait ekimen teknologikotarako.
Hala, Euskaltelen zuntz optikozko sarearen topologiak
eraztun-motako diseinua du. Eraztun horiei esker, sareko
zati bat eroriz edo moztuz gero, zerbitzua babestuta
geldituko da. Bideen erredundantzia fisiko horretaz gain,
sareko ekipo eta elementu aktibo asko sare-formako
eskemetan bikoiztuta eta/edo interkonektatuta daude; hala,
haietako bat matxuratuz edo saturatuz gero, trafikoa beste
sare batera edo batzuetara birbideratzen da automatikoki,
zerbitzua ez da erortzen, eta bezeroak ez du ezer igartzen.
Euskaltelek argi du bere bezeroentzako telekomunikazioen
operadore global izateko bokazioa, eta, horretarako, zuntz