29
2013ko
urteko txostena
Euskaltelek 346.700 km-ko zuntz
optikozko sarea du, eta gutxi
gorabehera EAEko 834.509 etxek eta
156.774 enpresa eta dendak jasotzen
dituzte azpiegitura horren onurak.
optikozko bere sare propioa hedatzen du bere nodoetatik
bezeroen —eta bezero izan daitezkeenen— etxeetara edo
haiek dauden tokietara.
Oso bestelako estrategia du merkatuko operadore handi
gehienen aldean, haiek hirugarren batzuen sare eta
azpiegiturak hartzen baitituzte oinarri. Egia da horrek
inbertsioa, lana eta denbora eskatzen dituela; baina,
eskaintzen ditugun zerbitzuek bilakaera egokia izateko
modu bakarra da; bestalde, beste operadoreek eskaini
ezin ditzaketen zerbitzu aurreratuak eskain ditzakegu
modu horretara. Horri esker, operadore liderra gara EAEn,
bai banda zabalari dagokionez (oso abiadura handiko
produktuekin), bai ordainpeko telebistari dagokionez
(telebista digitala eta bereizmen handikoa).