34
2013ko
urteko txostena
Alberto Santamaría
Administrazioa eta Finantzak saileko zuzendaria
Iñaki Barrio
Eragiketetako zuzendaria
Aitor Markaida
Negozioko zuzendaria
Manuel Salaverria
Bezero Kudeaketako zuzendaria
Manuel Arco
Antolakuntza, Giza Baliabide eta Kalitate Arloko zuzendaria
Gure
xedea
balioa sortzea da:
“Pertsonen komunikazio-behar guztiei erantzutea eta enpresei ahalik
eta produktibitate handiena izaten laguntzea, eta, horretarako,
komunikatzeko eta informazioa kudeatzeko tresnak eskaintzea.
Horrekin, gure komunitatearen garapen ekonomiko eta soziala
bultzatu nahi da
”.
Etorkizunera begira dugun
ikuspegia
asmo handikoa da,
eta konpromiso handia hartzea eskatzen du:
“
EAEn eskaintzen dituen zerbitzuetan enpresa aitzindaria, bezeroen
beharretatik hurbil dagoena eta arreta eta zerbitzu ezin hobeak
eskaintzen dituena, eta, aldi berean, balio-katean eta beste merkatu
geografiko batzuetan hazten eta garatzen jarraitzeko aukerei adi
egoten dena
”.
Balio korporatiboak
dira gure nortasun-markak:
“
Balio korporatiboak gure nortasun-markak dira; gure lan egiteko
Gure erantzukizuna
modua eta pertsonen arteko harremanak, barruko zein kanpokoenak,
ulertzeko dugun modua erakusten dituzte
”.
Euskaltelek Enpresaren Erantzukizun Sozialeko politika
bat du, eta han jasotzen da Euskaltelek EESrekin duen
konpromisoa (
. EESko politikaz gainera,
Euskaltelek politiken eta jokabide-kodeen multzo zabal bat
du, ziurtatzeko balioak praktikan jartzen direla eguneroko
lanean. Hauek, esaterako:
•
Ondo gobernatzeko politika.
•
Kudeaketa Sistema Integratuaren Politika (Kalitatea,
Ingurumena, Laneko Arriskuen Prebentzioa).
•
Langileen Kode Etikoa eta Hornitzaileen Kode Etikoa.
•
Hizkuntza Politika.
•
Arriskuak Kontrolatzeko eta Kudeatzeko Politika.
•
Informazioaren Segurtasuneko Politika.
•
Informazioaren Arriskuak Kudeatzeko Politika.
•
Genero Politika.
Sariak, aintzatespenak eta ziurtagiriak
Euskaltelek, aldian behin, erakunde aintzatetsien
ikuskapenak izaten ditu bere jardueraren zenbait alorretan,
eta, hala, ziurtagiriak berritu ditu:
•
Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren Ziurtagiria (ISO 9001).
•
Ingurumen Kudeaketaren Sistemaren Ziurtagiria (ISO
14001).
•
EMAS III Sistema Komunitarioko Erregistroan izena
ematea.
•
Laneko Segurtasun eta Osasunaren Kudeaketa Sistemaren
Ziurtagiria (OHSAS 18001).
•
Informazioaren Segurtasunaren Kudeaketa Sistemaren