35
2013ko
urteko txostena
EZAGUTZA PARTEKATZEKO FOROAK
Euskaltelek EESarekiko duen konpromisoa, kudeaketa aurreraturako gure apustua eta enpresaren erantzukizun
sozialean erreferente izateko helburu estrategikoa direla eta, erabaki da jasangarritasun-arloko topaketa-foroetan
eta jardunbide egokiak ikasteko eta partekatzeko foroetan parte hartzea Euskaltelek. Mundu Itunaren Espainiako
Sarea, Izaite, Euskalit, Foro Bizkaia, Foro Álava de Responsabilidad Social Empresarial eta abar dira foro horiek.
2013an, enpresa askoren ordezkariak izan ziren “Ingurumenaren aldeko trakzioarekin konprometituta” jardunaldian.
Euskaltel izan zuen anfitrioi Basque Ecodesign Center-ek (BEdC) Europako Kalitatearen XIX. Astearen barruan
antolatutako ekitaldi horrek. BEdCri elkartutako enpresa izanik, Euskaltelek modu aktiboan hartzen du parte
halako jardunaldiak antolatzen. Jardunaldiaren helburua zen, kasu honetan, bazkideen hornikuntza-kateak osatzen
dituzten enpresei laguntzeko programa bat aurkeztea, haiek gaitzeko eta aukera emateko ekodiseinuaren eta
zerbitzu korporatiboen erosketa eta kontratazioko proiektu teknikoetan txertatzeko.
“Ingurumenaren aldeko trakzioarekin konprometituta” jardunaldiaren egoitza izan
zen Euskaltel.