37
2013ko
urteko txostena
DATU PERTSONALEN BABESA
ISO 27001 arauaren araberako Informazioaren Segurtasuneko Kudeaketa Sistema bat dauka Euskaltelek, eta kanpo-
ikuskapena egiten zaio 2012az geroztik. 2013an, dagokion berritze-ikuskapena egin zaio. Datuak Babesteko politika
du Euskaltelen Informazioaren Segurtasunerako Kudeaketa Sistemak. Han jasotzen dira politika hori behar bezala
gauzatzeko berariazko prozedurak.
Prozedura horien xedea zera da: datu pertsonalak kudeatzea eta haien mantentze-lanak egitea, kontuan izanik
betiere horri buruzko legeriak agintzen duen kalitate-printzipioa, bezeroei dagozkien eskubideak (datuak
eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubidea, interesdunaren onespen-printzipioari jarraikiz),
baita hirugarren batzuek zerbitzuak emateko bezeroen datu pertsonalak kontrolpean ematea ere. Politika horretan,
nahitaezkoa da segurtasun-neurriak ezartzea, helburu hauekin:
•
Arloko legeria ez betetzeko arriskua —eta, beraz Datu Pertsonalen Babeserako Agentziak zigorra jartzekoa—
murriztea.
•
Datuen kalitatea ahalik eta onena izatea.
•
Bezeroarentzako arretaren kudeaketa hobetzea, datuen babesari dagozkion eskera eta erreklamazioetan.
•
Datuak Babesteko Lege Organikoa garatzeko araudiaren 89.2 artikuluan ezartzen den lege-obligazio bat betetzea.
•
Langileak trebatzea, jakin dezaten zer obligazio dituzten eta jakin dezaten, halaber, beren lanean eskuratzen
dituzten datu pertsonalak segurtasunez eta isilpean erabili behar dituztela.