2013ko urteko txostena - page 42

42
2013ko
urteko txostena
Gure gizon-emakumeak
Euskaltelek, sorrerako irizpideei jarraituz, langileen
egonkortasunaren eta jarraipenaren alde egiten jarraitzen
du. Langileen % 99,26k kontratu finkoa, mugagabea eta
lanaldi osokoa du.
Euskalteleko langileen batezbesteko adina 42,14 urte da.
% 65ek unibertsitateko titulazioa du, % 26 langile teknikoak
dira, eta gainerako % 9k, berriz, bestelako titulazioren bat
du.
Lana eta familia uztartzea
Laneko eta familiako bizitza uztartzeko, malgutasuna oinarri
hartuta planteatzen du Euskaltelek lan-harremana.
2013 osoan,
telelanaren inguruko proiektu pilotua
egin zen,
2012an martxan jarri zena. Hainbat sailetako 15 langilek
hartu zuten parte.
Desgaituen integrazioa
Euskaltelek bete egiten du 1982ko apirilaren 7ko 13/1982
Legeak (LISMI) agintzen duena, eta zuzeneko enplegua
sortzen du desgaituentzat. Lege horretan ageri den
bestelako neurririk ere aplikatzen du Euskaltelek: diru-
laguntza ematen dio Adecco Fundazioari.
Bestalde,
AFLORA planarekin
jarraitzen dugu, Euskalteleko
langileek izan litzaketen desgaitasunak azalarazteko
diseinatua. Euskaltelen, pertsonako zenbateko bat
bideratzen dugu hilero desgaitasun-egoerak irauten duen
bitartean.
Barne-komunikazioko
jarduera bat egiten du Euskaltelek,
helburu eta estrategiak langile guztiekin
partekatzeko.
“Gosariak presidentearekin” ekimenari esker, konpainiako
kideekiko zuzeneko komunikazioa izatea lortzen da, eta
enpresaren kide izatearen harrotasuna sustatzen da.
1...,32,33,34,35,36,37,38,39,40,41 43,44,45,46,47,48,49,50,51,52,...60
Powered by FlippingBook