43
2013ko
urteko txostena
Horrez gainera, desgaitasunarekin sentsibilizatzeko
jarduerak egin ditugu langileen artean.
Aukera-berdintasuna
Euskalteleko langileen % 40 emakumeak dira, eta gainerako
% 60 gizonezkoak.
Euskaltelen lantaldea kudeatzean, giza eskubideak
errespetatzen dira, aukera-berdintasuna sustatzen da,
eta elkartzeko askatasuna eta negoziazio kolektiborako
askatasuna errazten dira. Euskaltel jakitun dago bere
kudeaketa-politikak eta -estrategiak balio-katera helarazi
behar direla, eta, horretarako, Global Compact-i atxiki
zitzaion 2003an.
Barne-komunikazioko jarduera bat egiten du Euskaltelek,
helburu eta estrategiak langile guztiekin partekatzeko
eta enpresaren kide izatearen harrotasuna sustatzeko.
Euskaltelek bere barne-komunikaziorako erabiltzen
duen ekimen berritzaile eta desberdin bat da “
Gosariak
presidentearekin
” (giza baliabideetako jardunbiderik
onenentzako Cegos saria irabazi zuen, ekimen berritzailea
izateagatik). 2013an, 21 gosari egin ziren, eta 499 lagun izan
ziren haietan. Gosari horietan, Euskalteleko langileek tarte
bat izan zuten presidentearekin hitz egiteko eta zuzenean
beren kezkak, zalantzak, erronkak eta ilusioak helarazteko.
2013an, zuzendari nagusi berria batu zitzaien topaketa
horiei.
Enpresari buruzko informazioa jaso eta enpresako talde eta
langileei buruzko informazioa trukatzeko beste tresna bat
barneko aldizkari digitala da.
“Gosariak presidentearekin” ekimenak giza baliabideetako
jardunbiderik egokienaren saria jaso zuen, Cegos sariketan.