2013ko urteko txostena - page 44

44
2013ko
urteko txostena
Enpresa barruko gizarte-ekintza
2013ko ekitaldi osoan, Euskaltelen Enpresaren Erantzukizun
Sozialaren esparruko ekimenetan parte hartzera bultzatu
eta haietan integratu dira langileak.
Ikuspuntu horri jarraituz, Bizkaiko familia batek tapoi
solidarioak jasotzeko antolatutako ekimenean parte hartu
dugu. Tapoien truke dirua jasotzen dute, eta diru hori ume
baten mugikortasuna hobetzeko gailuak erosteko erabiltzen
da.
ALBOAN GKEak eta GURUTZE GORRIAK abiatutako
“EMAN ZURE MUGIKORRA” (
org/) kanpainarekin lankidetzan jarraitzen du Euskaltelek.
Erabilitakomugikorrak jasotzenditu eraikin korporatiboetan
eta saltokietan, gero material erabili gisa saldu eta GKE-ek
diru hori beren helburuetarako erabil dezaten.
Hainbat eratara lotzen dira barruko ekintza soziala eta
Enpresaren Erantzukizun Soziala. Modu horietako bat da
EiTBren telemaratoi solidarioarekiko lankidetza. Azken
urteetan, umeen minbiziaren ikerketara eta organo eta
ehunen transplanteetara bideratu du dirua. Kausa horiei
laguntzeko elkartu ziren beste behi ere langileak, Euskaltelen
laugarren egutegi solidarioa egiteko. Irudien protagonista
izateaz gainera, langile eta senitartekoei salduz lortutako
dirua ere helburu mediko horretara bideratu zuten.
Bestalde, 2013an, Familia Plana garatzen jarraitu genuen,
Adecco fundazioarekin elkarlanean. Plan horren helburua
da desgaitasun-arazoak dituzten senitartekoak dituzten
langileei laguntzea, lan-merkatuan sartzeko programen eta
Urtero, langileak kausa baten alde elkartzeko balio izaten du Euskaltelen egutegi
solidarioak.
Langileak, konpainiaren egoitzako auditorioan, enpresaren
egoerari buruzko informazioa jasotzen.
1...,34,35,36,37,38,39,40,41,42,43 45,46,47,48,49,50,51,52,53,54,...60
Powered by FlippingBook