45
2013ko
urteko txostena
aisialdirako programen bidez.
Gabonetan, Olentzeroren jaia ere egin genuen, hamargarren
urtez, Euskalteleko langileen seme-alabentzat. Modu
horretara, Euskalteleko langileak eta familiak elkartzea
lortu genuen.
Bestalde, Elikagaien Bankuari ere laguntzen dio
Euskaltelek, behar handiena dutenentzako janaria bilduz.
Elikagaiak jasotzen dituzten gizarte-erakundeek eskerrak
ematen dizkigute gure laguntzagatik. Haiek dioten bezala,
“pozgarria da gizarteak une hauetan duen elkartasun-
espiritua ikustea”.
Aldian-aldian, hitzaldiak egiten dira, langileak
kontzientziatzeko desgaitasunen bat dutenak
gizarteratzearen inguruan.
EiTB euskal irrati-telebista publikoarekin elkarlanean aritu da Euskaltel, umeen
minbizia ikertzeko telemaratoi solidarioan.
Langileak eta haien senitartekoak Euskaltelen proiektura
hurbiltzea helburu duen ekintza sozialeko programa oso baten
parte da Olentzeroren Gabonetako festa.