2013ko urteko txostena - page 48

48
2013ko
urteko txostena
Jarduera instituzionala
2013a posizionamendu industrialeko urtea da. Krisi
ekonomikoak bere horretan jarraitzen du, aurrekontuetan
austeritatea da nagusi, eta, hala eta guztiz ere, konpainiak
bere helburua bete behar du: bere lurraldeari lotuta
jarraitu behar du. Hurbiltasuna eta konpromisoa izan dira
(eta haiek dira oraindik ere) Euskaltelen erakundeekiko
harremana nahiz jarduera soziala eta babesletzak gidatu
dituzten irizpideak.
Hala jokatuz, hainbat eratako proiektuak aurkeztu ditu
Euskaltelek erakundeen eta haien sailen aurrean, eta
erakundeek herrialdearen auzi estrategikoetarako duten
sentsibilitatea ikusi du. Euskaltelek berrikuntzaren eta
Enpresaren Erantzukizun Sozialaren ikuspegi orokorra du,
gainera, bi erakunderen presidentzia baitu: Innobasquerena
(Berrikuntzaren Euskal Agentzia) eta Izaiterena
(Iraunkortasunaren aldeko Euskal Enpresen Elkartea).
Euskaltelek parte-hartze aktiboa izan du Innobasquen,
Euskadiko berrikuntzaren garapenaren gakoak zehazten
lan egin baitu. Izaiten, berriz, Erantzukizun Sozialaren liburu
zuria egiteko preskribatzaile izan da; zehazki, Euskadiko
enpresa handien posizionamenduaren eta Europako
joera berrien araberako kudeaketa-sistema jasangarriaren
inguruan aritu da.
Gainera, Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntzak
eskatuta, Kontsumobiden parte hartzen dugu (Kontsumoko
Euskal Institutua): telekomunikazio-sektorearen ordezkari
gara kontsumitzaile eta erabiltzaileen munduan.
Gure konpromiso soziala
Cluster eta elkarte ugaritako kide ere bagara; hala, ezagutza
eta esperientzia enpresarialak truka ditzakegu. Hauetan
hartzen dugu parte: ADEGI, AMETIC, AOC, EUSKALIT
Fundazioa, APD, FUNKO, F. ARIZMENDIARRIETA, ECOTIC
FUNDAZIOA, GAIA, BILBAO METROPOLI 30, INKOLAN,
INNOBASQUE, CEBEK, IZAITE, CLUB FINANCIERO DE
BILBAO, SEA, EIKEN, CIRCULO DE EMPRESARIOS VASCOS,
ECOPILAS FUNDAZIOA, ECOEMBES, NAZIO BATUEN
MUNDU-ITUNAREN ESPAINIAKO SAREA.
2013an, hainbat arlotan jardun dugu; hauek nabarmendu
nahi ditugu:
Irudian, Miguel Ángel Lujua Confebaskeko presidentearen eta
Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta
Lehiakortasuneko sailburuaren bisita instituzionala.
1...,38,39,40,41,42,43,44,45,46,47 49,50,51,52,53,54,55,56,57,58,...60
Powered by FlippingBook