49
2013ko
urteko txostena
Familia-esparrua
Euskaltelen, familiei zuzendutako zerbitzu ugari ditugu.
Bezeroak erakartzeko nahiz leialtzeko ikuspuntutik egin
dugu lan arlo horretan. Familia ugariekin lortutako
akordioei —Hirukiderekin elkarlanean jarduten dugu,
eta lau mila familia baino gehiago daude elkartean— eta
elkarte horietako kide izateagatik negoziatutako deskontuei
esker, etxeko merkatuko bezero asko lotu zaizkio Euskalteli.
Haiekin elkarlanean aritzen gara, haien urteko ekitaldietan
eta eta familiek jasotzen dituzten laguntzen katalogoetan
Euskaltel ikusaraziz.
Familiek parte hartzen duten beste ekitaldi bat da Denon
Eskola (euskal eskola publikoaren eguna) eta familiaren
astea bukatzeko AFAVI GKEak Antolatzen duen festa.
Donostiako eta Bilboko Aste Nagusia ere azpimarratzekoak
dira, festa guztietako jarduerarik familiarrena babesten
baitugu: su artifizialak. Bezeroei beste hainbat esperientzia
ere eskaintzen dizkiegu aisialdiari lotutako ekitaldi eta
jardueretan.
Alberto García Erauzkin Euskalteleko presidentearen hitzaldia,
Club Financiero Bilbaoko enpresa-foroan.
Fernando Ojeda Euskalteleko zuzendari nagusia, Prest
jardunaldian. Konpainiak urtero antolatzen du jardunaldia,
telekomunikazio-munduko ideiak partekatzeko enpresa
bezeroekin.