2013ko urteko txostena - page 51

51
2013ko
urteko txostena
Baina futbolaz eta haren balio mediatikoaz haratago joaten
gara, eta gure gizartean sustraitutako kirolei balioa ematen
diegu, hala nola surfari, Euskal Herriko Surf Federazioak
antolatzen dituen 15 proba eta txapelketa baino gehiagoren
babesle baikara. Ez dugu ahaztu behar, bestalde, mendiko
edo pilotako proben balioa ere. Euskalteli lotutako balioak
transmititzeko bitartekoak dira horiek guztiak; esfortzua,
talde-lana, osasuna, natura eta abar transmititzeko.
Esperientziak
Euskaltelek bere bezeroentzako balio bereizgarri gisa
definitu duen kokapen estrategikoari lotuta daude
estrategiak, eta elementu hori kudeatzen ari dira merkatuko
lehiakideak ere. Produktuetan, prezioan, balio erantsiko
zerbitzuetan, saldu ostekoan... ez dago alde handirik. Nola
erakarri/atxiki, orduan, bezeroak?
Esperientziekin, erosi ezin den emozio-kudeaketa eskaintzen
da, eta alderdi ukiezin hori bereizgarri izan liteke operadore
batean geratzeko edo beste batera joateko.
2013an, hamabost esperientzia antolatu ditugu, eta haietatik
askok jarraitzaile ugari izan dituzte sarean, zeinek begi onez
eta asertibitatez hartu baitute. Esperientzia horiek guztiak
babesletza-kontzeptuei lotuak dira, esperientzia bakarrak
Euskal pilota, futbola edota surfa lagungarri dira Euskaltel zaleekin konektatzeko kirolak transmititzen dituen balioen bidez.
1...,41,42,43,44,45,46,47,48,49,50 52,53,54,55,56,57,58,59,60
Powered by FlippingBook