2013ko urteko txostena - page 52

52
2013ko
urteko txostena
eta berdindu ezinekoak izateko eraikiak.
Ekintzarako trebakuntza
Trebakuntza-arloan, prebentzioko eta telekomunikazioen
erabilera arduratsuko lankidetza-lerroak diseinatu dira, bai
eta sormenekoak eta mundu digitalera hurbiltzekoak ere.
Euskaltelek TALENTIA programan parte hartzen du, zeina
bizkaia:talent eta EAEko hiru unibertsitateen (Deustuko
Unibertsitatea, Euskal HerrikoUnibertsitatea etaMondragon
Unibertsitatea) baterako ekimen bat baita. Programaren
helburua zera da: potentzial handiena duten unibertsitateko
ikasleak egoki laneratzea eta garapen profesional egokia
ematea, eta ikasleak Bizkaiko eta Euskadiko errealitate
zientifiko, teknologiko eta enpresarialera lotzea.
Unibertsitateek berek aukeratutako ikasleak dira parte-
hartzaileak, ikasketen azken urtea egiten ari direnak eta
ikuspuntu akademikotik nahiz gaitasun sozial eta giza
gaitasunen aldetik potentzialik handiena dutenak.
Bestalde, Euskadiko First Lego League txapelketan
lankidetzan aritzen dira Euskaltel eta Innobasque.
Txapelketa horren bidez, gazteen sormen-gaitasunak,
pentsamendu analitikoa eta talde-lana garatu nahi dira,
talde-lana bultzatu, eta, batez ere, berrikuntza-balioak
sustatu, ezagutza teknologiko eta zientifikoa emateaz
gainera.
Berrikuntza eta talde-lana dira First Lego Leaguen jokoan dauden balioetako batzuk. Euskaltel da nazioarteko ekitaldi horren egoitza.
1...,42,43,44,45,46,47,48,49,50,51 53,54,55,56,57,58,59,60
Powered by FlippingBook