53
2013ko
urteko txostena
Hezkuntza, kultura eta euskara
Operadorearekiko harremana zer hizkuntzatan egin nahi
duten hautatzeko aukera ematen die Euskaltelek bezeroei.
Aitzindari izan zen Euskaltel horretan, eta balio bereizgarria
izan zuen merkatura eginiko eskaintzan. Aktibo horrek
aberastu egiten du erabiltzailearentzako eskaintza, eta ez
du perspektiba galdu behar bezeroarekiko harremanean.
Erabaki horri lotuta, barne-trebakuntzako plan bat egin
zuen Euskaltelek merkatuaren eskakizun horri erantzuteko,
eta euskararen erabilera sustatzeko ekitaldiak babestuz
gauzatzen du. Hala, 2013an, Ikastolen Federazioarekin
lankidetzan jarraitu du.
Gozatueuskaltel.com
Gozatuk jada bete du zeregin bat: enpresaren eta hark
gizartearen alde egiten dituen ekintzen topagunea da.
Webgune horretan, bere merkatu naturalean egiten dituen
jarduera txiki eta handi ugariri buruzko informazioa
ematen dugu. Orain, bultzatu egin behar da, tresna
globalagoa, hurbilagokoa eta erabilgarriagoa bihurtu.
Interakzio sozialeko eremu nagusia da. Eremu horretan,
kontsumitzaileak Euskaltelen mundua ezagutzea da
helburua: kultura, aisialdia, zozketak, harpidedunak,
istorio partekatuak, gomendioak, ekitaldietako irudia,
ekintza sozialak... Eremu horretan, kontsumitzaileak eta
erabiltzaileak mundu ukiezinarekin identifika dadin nahi
dugu. Bezeroak edo bezero izan daitezkeenak guk babesten
ditugun eta parte hartzen dugun ekitaldietara erakarri nahi
ditugu, eta ordezkatuta sentitzea lortu nahi dugu.
Euskaltel Fundazioa
Euskaltel Fundazioaren helburuetako bat da gizartean
bizimodu digitala bultzatzea, ikastea zailago egiten zaien
pertsona-taldeei (helduei, baliabide gutxi dituztenei,
desgaituei…) edo ikasten jarraitu nahi duten pertsona-
taldeei (gazteei, irakasleei…) teknologia berriak hurbilduz
eta haien erabileran heziz.
Trebakuntza-ekintzak
Euskaltel Eskola proiektuak Euskalteleko langileak ez diren
kanpoko interes-taldeei eskaintzen zaizkien trebakuntza-
jarduera guztiak biltzen ditu. Halaber, Euskaltelekiko
sinergia guztiak aprobetxatzen ditu, bai jakintza “digitala”
sustatzeko ekimenetan eta hura bezeroei eta gizarteari
helaraztekoetan, bai Euskaltelek edo hornitzaileek
antolatzen dituzten beste trebakuntza-saio batzuetan.
Proiektuaren helburua zera da: hornitzaileen gaitasun
teknikoa eta profesionala hobetzea, batetik, eta lan-
merkatuko telekomunikazioetako profesionalen kopurua
areagotzea, bestetik.
Euskaltelek 82 milioi euro eman dizkio
euskal ogasunari zergatan; bere ibilbide
osoan, berriz, 800 milioi euro baino
gehiago.