54
2013ko
urteko txostena
Horretarako, 14 ordenagailu dituen ikasgela mugikor bat
eta eskolak emateko behar diren baliabide guztiak erabili
dira 2013an.
Bestalde, enplegua sortzeko eta hobetzeko lankidetzan
aritzen da Euskaltel, eta trebakuntza-ekintzak egiten ditu
telekomunikazio-sektoreko teknikari, instalatzaile eta
saltzaileentzat.
Tokiko garapen-agentziekin lankidetzan jarraitu dugu, eta
nabarmentzekoa da beste urtebetez Tolosaldeko IKTen
astean izan garela eta 220 lagunek parte hartu dutela.
Euskaltelen estrategiarako bultzada
Ezagutza digitala partekatzeko eta egitura digitalei
laguntzeko Euskaltelen estrategia bultzatzeko eta
entretenimenduaren eta aisialdiaren alorreko kokapena
finkatzeko, Euskaltel Fundazioak zenbait proiektu garatzen
jarraitu du 2013an, eta, haiei esker, aisialdiko jarduerak egin
dira ekarpen teknologikoa eginez, teknologien alderdirik
dibertigarri eta gazteena sustatuz.
Hona hemen 2013ko jarduera azpimarragarrienak:
Euskal Encounter 21
2013ko uztailaren 25etik 28ra bitartean, 21. Euskal
Encounter egin zen, eta informatikaren eta bideo-jokoen
7.000 zale baino gehiago elkartu zituen.
Espainiako party zaharrena da euskal Encounter, eta
munduko party handienetako eta azkarrenetako bat da (20
Gb/s).
Parte hartzen duten gazteen artean, 15 herrialde baino
gehiagotako jendea izaten da, bai eta Espainiako
autonomia-erkidego guztietakoa ere. % 45 EAEkoa izaten
da, % 50 estatuko gainerako lekuetakoa, eta % 5 beste
herrialde batzuetakoa.
Ekitaldi teknologiko nagusia da Euskal Encounter, eta munduko
party handienetako eta azkarrenetako bat.
Euskaltelek euskal enpresetan egindako
erosketak 2.460 milioi eurotik gorakoak
dira.