55
2013ko
urteko txostena
Opengunerako, standen, hitzaldien eta tailerren
eremurako, hitzarmen estrategiko bat egin genuen Enpresa
Digitalarekin, erakunde horren workshopak egiteko, batez
ere, euskal enpresentzat. Halako arrakasta izan zuen, ezen
itxaron-zerrenda egon baitzen parte hartzeko. 10.000 lagun
izan ziren uneren batean Opengune eremuan. Han, gainera,
Euskaltelek eta beste babesle batzuek beren produktu eta
zerbitzuak erakutsi zituzten.
Gipuzkoa Encounter 7
Zazpigarren Gipuzkoa Encounter 2013ko martxoaren 1etik
3ra bitartean egin zen. Tolosako Usabal kiroldegian, 400
ordenagailu eta 600 lagun elkartu ziren, eta bideo-jokoen
euskal industriaren eta ekitaldira etorri ziren sortzaileen
arteko topaketak antolatu ziren. Hala, negozio-aukera
berriak eta lanerako bestelako aukerak sortu ziren.
Gamegune 11
Electronic sport (eSport) edo kirol elektroniko deitzen zaie
bideo-jokoetako profesionalak elkarren aurka aritzeko
antolatzen diren txapelketei. eSport-en Europa mailako
lehiaketa bat da Gamegune. Haren ospea handituz joan da,
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak inauguratu zuen
22. Euskal Encounter.
Euskal Encounterren barruan, 11 urtez, eta Counter Strike
1.6 du joko izarra.
Aurten, COD (Call Of Duty) izan da joko izarra, eta, lehen
aldiz, kontsolen nazioarteko txapelketetan sartu zen.