58
2013ko
urteko txostena
2011-2013rako Plan Estrategikoaren ildotik, Enpresaren
Erantzukizun Sozialaren Gidaplana definitu zen, zeinean
hura osatzen duten alderdietarako ekintzak proposatzen
baititu besteak beste, ingurumen-aldagairako. EES
Gidaplanak hainbat estrategia-lerro ditu, eta haietako bat da
“Ingurumen Kudeaketako bikaintasuna - Jasangarritasuna”,
zeinaren helburua baita “konpainiaren jardueren
ingurumen-inpaktua murrizteko politikak martxan jartzea,
ingurumen-jardunbide egokiak sustatuz”, eta beste bat,
biodibertsitatea zaintzea.
Ingurumen-portaera
Euskaltelek operazio-kontrolak eta segimenduak zehaztu
ditu, gure jardueraren izaeraren arabera garrantzitsutzat
hartzen diren kontsumoak, hondakinak eta emisioak
ingurumen-alderdi garrantzitsuetatik datozenak nahiz ez
datozenak kontrolatzeko.
2013an, prebentzio-ekintzak (jatorrian minimizatzea eta
berrerabiltzea) sustatzen segitu dugu, baliaraztekoak
(birziklatzea etaberreskuratze energetikoa) eta ezabatzekoak
(isuri kontrolatua) baino areago. Zehazki, ekintza hauek
Gure ingurumen-erantzukizuna
bultzatu ditugu: energia-kontsumoak eta baliabide
naturalak (energia elektrikoak, gasolioa eta ura) kontrolatzea
eta murriztea; materialen kontsumoa murriztea (batez ere,
paperaren kontsumoa); ekipamenduak eta materialak
berrerabiltzea (terminal mugikorrak, telefono finkoak eta
ordenagailu pertsonalak dohaintzan ematea edota saltzea,
berrerabiltzeko); eta material birziklatu gehiago erabiltzea
(paper birziklatua).
Emisioen eta isurien kontrola
STOP CO2 Euskadi ekimenean parte hartzen du Euskaltelek
(ikus
), “Atxikitako enpresa”
gisara. Hori dela eta, berotegi-efektuko gasen (BEG)
emisioen urteko kalkuluak egiten ditu, emisioak murrizteko
plan bat prestatzen du, eta hirugarren baimendu batek
egiaztatzen du plana.
Bestalde, Euskaltelek urtero kalkulatzen du erakundearen
karbono-aztarna, eta UNE- ISO 14064-1:2006 arauan
zehaztutako eskakizunak betez egiten ditu BEGen emisioei
buruzko txostenak, emisio zuzenak nahiz zeharkakoak
kuantifikatuz.
Ingurumenarekiko konpromisoaren erakusgarri izan zen, halaber, Euskalteleko hainbat langilek boluntario gisa parte hartu zuten
eremu naturalak garbitzeko eta egokitzeko programa, ingurumen- eta gizarte-ekintzak elkartzen zituena.