2013ko ekitaldian, Euskadiko telekomunikazio-sektoreko
lider gisa finkatu da Euskaltel. Ingurune ekonomikoa
konplexua izan arren, sektorean diru-sarreren murrizketa
sistematikoa egin arren eta operadore lehiakide handiek
prezioetan presio handia egin arren, Euskaltelen balioak
gora egiten jarraitzen du merkatuan, eta etorkizunerako
oinarriak ezartzen.
Euskaltelek 50,1 milioi euroko emaitzarekin amaitu zuen
2013ko ekitaldia, aurreko ekitaldiko emaitza % 4,1 hobetua,
eta 155,1 milioi euroko Ebitda lortu du, hau da, aurreko
urtean baino % 15,1 gehiago; gainerako operadore nagusiek,
berriz, % 9 inguruko murrizketa orokorra izan dute. Eta, aldi
berean, 86,1 milioi euro murriztu dugu zorra; horrenbestez,
gure zor-ratioa Ebitda 2,1 aldiz da, konpainiaren finantza-
sendotasunaren erakusgarri.
Eta, horretarako, hiru oinarri izan ditu, merkatuko
erreferentziako marka bihurtu dutenak. Alde batetik,
kudeaketa-bikaintasuna. Lan egiteko modu horrek bezeroa
bihurtzen du, telekomunikazio-operadore garen aldetik,
gure izaeraren erdigune. Bikaintasuna, bezeroekiko
harremanetan nahiz merkaturatzen ditugun zerbitzu eta
produktu aurreratuen kalitatean. Euskaltelen eskaintzen
oinarria da hainbat telekomunikazio-produktu bateratzea:
finkoa, mugikorra, banda zabal ultralasterra eta bereizmen
handiko telebista digitala. Hain zuzen ere, bateratze horrek
bereizi du Euskaltel lehiakideengandik bere historia osoan
zehar.
Bestalde, nabarmendu nahi nuke konpainia honek bere
Fernando Ojeda
inguruarekin duen konpromisoa. Euskaltelek bere gain
hartzen du enpresa orok bere merkatuarekin izan behar
duen erantzukizuna, bere berezko parte baita. Gizartearekin
eta jendearekin sustraiak partekatzeak aberastasuna eta
ongizatea ekartzen dizkio lurraldeari, eta, hala, berrikuntzan
eta garapen teknologikoan inbertitzen da. Bere sektorean,
nazioartean, punta-puntan dabiltzan enpresekiko aliantzak
bultzatzen ditu Euskaltelek, abangoardiako teknologia
izateko, eta, hala, mundu mailako merkatuan lehiatzeko.
Aliantza horiei esker, aberastasuna eta garapen ekonomikoa
ematen zaizkio gizarteari, eta lanpostuak sortzen dira.
Euskaltel Euskal Autonomia Erkidegoko operadore
nagusia da, erreferentzia-marka, eta haren balioa
goraka doa merkatuan. Marka indartsua da, sendoa, eta
hazteko potentzial handia du. Euskaltelek finkatu egin du
telekomunikazio finkoen alorreko lidergoa (banda zabal
ultralasterra, HD telebista digitala eta telefonia finkoa), eta
berak izan du euskal etxeetan telekomunikazio mugikorren
alorrean izan den hazkunderik handiena. Balio-bezeroei
dagokienez, telefonia mugikorreko bigarren operadore
bihurtu da, nazioarteko enpresa handiak lehiakide izan
arren.
Emaitza bikainekin bukatu dugu 2013a, Euskaltelen
lantaldea osatzen duten pertsonen lan bikainari esker, eta
hurrengo ekitaldiari begira gaude jada. Ordurako, ekintza
komertzial berriak diseinatzen ari gara, 2014an merkatuko
lidergoa handitzen eta konpainiaren balioa handitzen
jarraitu ahal izateko.
ZUZENDARI NAGUSIAREN GUTUNA
Fernando Ojeda
Euskalteleko Zuzendari nagusia