2011
ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena
40
Ingurumena
emaitza gisa, ingurumen-alderdiak
sailkatzen dira, eta esanguratsue-
nak zein diren zehazten da; hain
zuzen, haiek izaten dira minimi-
zatzeko eta kontrolatzeko ahale-
ginen gunean, eta haiek hartzen
dira kontuan ingurumen-alderdiak
ezartzeko garaian.
Inguruko jabetzei eragozpen
gutxiago sortzeko, Euskaltelek,
bere sarea zabaltzeko, abaguneko
obrak (hirugarrenek sustatutako
jarduerak dituzten proiektuak)
egitea lehenesten du. Horrez gain,
Euskaltelek lurpeko kanalizazioen
bidez egiten du sare horizonta-
laren kableen azpiegitura guztia.
Beraz, ikusizko inpaktua askoz ere
txikiagoa da. Sare bertikalari dago-
kionez, barne-kanalizazioak egiten
dira eraikinetan edo, bestela, ez
da kable beltzik erabiltzen, baizik
eta eraikinetako fatxaden koloreen
antzeko beste batzuk.
Halaber, Euskaltel INKOLANen
bazkide sortzaileetako bat da.
INKOLAN zerbitzu publikoak (ura,
gasa, elektrizitatea eta telekomu-
nikazioak) ematen dituzten enpre-
sa nagusien interes ekonomikoko
taldea da, EAEn sortu bazen ere,
estatu osorako estaldura du gaur
egun (Katalunia eta Nafarroa
izan ezik), eta bazkide bakoitza-
ren lurpeko sareen planoen on
line hornikuntza koordinatzen du
enpresa-bazkideekin,
udalekin,
proiektugileekin eta eraikuntza-
enpresekin. Hartara, erraztu egiten
da obren aurretiko diseinua eta
obra zuzen kudeatzen eta ondo
egiten dela bermatzen da; lehendik
dauden sareak ez dira matxuratzen,
eta, ondorioz, obrak egiteak sortzen
duen ingurumen-inpaktua murriz-
tu egiten da.
Azpimarratu behar da Euskaltelen
jabetzan ez dagoela biodibertsitate
handiko habitatak dituen lurzo-
rurik, eta, beraz, ez duela inpaktu-
rik sortu ez biodibertsitatean ezta
ondare unibertsaleko edo biosfe-
ra-erreserbetako eremu babestue-
tan ere. Bestalde, ez zaie kalterik
eragiten desagertzeko arriskuan
dauden espezieak dituzten habita-
tak dauden eremuei.
Hirugarrenek
fabrikatutako
ekipoen merkaturatzearen erabilt-
zaile eta arduraduna da Euskal-
tel; oro har, azken horiek egiten
dituzte eremu elektromagnetikoen
inguruko inbertsio garrantzitsuak.
Erosten dituen eta merkaturatzen
dituen ekipoek eremu elektromag-
netikoen inguruko legeria betetzen
dutela egiaztatzen du Euskaltelek.
Emisio irrati-elektrikoei dago-
kienez, ahalegin berezia egiten du
Euskaltelek landa-eremuetan hari-
rik gabeko banda zabalaren koka-
penari buruz indarrean dagoen
legeria betetzeko (WiMAX sarea).
Ziurtatu da kokaleku horiek guztiak
emisio irrati-elektrikoek sortutako
eremu elektromagnetikoen esposi-
zio-mugen barruan daudela. Hala-
ber, Euskaltel fabrikatzaile ez den
arren, merkaturatzen diren mugiko-
rren terminalen modelo guztiei
homologazio-prozesua aplikatzen
zaie. Prozesu horren barruan sart-
zen da Europako R&TTE Direktibak
ezarritako eginbeharrak betet-
zea (1999/5/EE Direktiba). Horren
arabera, xurgapen-tasa espezifikoa
eta bateragarritasun elektromag-
netikoko EMC testak bete behar
dira, besteak beste.
Gure enpresak, gainera, kanpoko
zerbitzu bat du ingurumenarekin
eta laneko arriskuen prebentzioare-
kin lotutako legeria guztia identi-
fikatzeko eta eguneratua izateko.
Euskaltelek erabat betetzen du
ingurumen-arloko legeria, eta ez
dugu isunik jaso ingurumenaren
arloan indarrean dauden arau-
diak (tokikoak, eskualde mailakoak
nahiz estatu mailakoak) ez betet-
zeagatik.
Euskaltelek
operazio-kontrolak
eta segimenduak zehaztu ditu,
gure jardueraren izaeraren arabera
garrantzitsutzat hartzen diren kont-
2011
ean 89
aukera-proiektu
hasi dira, eta 23km
kanalizazio egin dira
Ingurumen-jarrera