Page 6 - 2011ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena

Presidentearen Adierazpena
Sortu zenetik (1998) bezeroen, diru-sarreren eta emaitzen aldetik etenik gabe hazi den
estatuko operadore bakarra izaten jarraitu zuen Euskaltelek 2011n ere.
2011
n, Euskaltelen 2011-2013 Plan Estrategikoa mar-
txan jartzen hasi gara. Lau erronka nagusi ditu Planak:
eraginkortasun komertzial eta operatibo ahalik eta
handiena, EAEren hazkundea, lehiakideetatik bereizte-
ko posizioa, bezeroen emozioak bikain kudeatuz, eta
beste negozio eta merkatu geografiko batzuetan haz-
tea.
2011-2013
ko ziklo estrategiko berriaren lehen ekital-
dia positiboa izan da Euskaltelentzat, nahiz eta inguru
ekonomiko eta sektorialaren bilakaera negatiboa izan:
laugarren urtez jarraian, jaitsi egin dira telekomunika-
zioen sektoreko diru-sarrerak (urtebetean, % 4 inguru).
Sortu zenetik (1998) bezeroen, diru-sarreren eta
emaitzen aldetik etenik gabe hazi den estatuko ope-
radore bakarra izaten jarraitu zuen Euskaltelek 2011n
ere. Krisialdiaren laurtekoan ere (2008-2011) hazten
jarraitu du, eta, ekitaldia amaitzeko, % 1,4ko hazkun-
dea eta 334 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu.
Negozio-lerro guztiak hazi egin dira fakturazioari eta
bezero-oinarriari dagokienez, eta, zenbait zerbitzutan
(
banda zabala, TB digitala eta telefonia finkoa, zuntz
optikozko sarea hedatuta dagoen lekuetan), eta telefo-
5
nia mugikorrean, EAEn hazkunde handiena izan duen
operadorea da.
2011
n, 2011-2013rako lehen EESeko gida-plana jarri
dugu martxan, Plan Estrategikoarekin batera. Interes-
talde guztiekin garatu beharreko lerro estrategikoak
zehazten ditu gida-planak, eta enpresa-proiektuaren
jasangarritasuna (ingurumen-kudeaketa eta garden-
tasuna, gune garrantzitsuenak) bultzatzeko pixkanaka
hartu ditugun barneko eta kanpoko konpromisoak
hartzen ditu barne. Klima-aldaketa geldiarazten la-
guntzeko konpromiso handia dugu. Hori dela eta, gure
karbono-aztarna kalkulatzen dugu, eta hura murrizten
saiatzen gara.
Gizarte-arloan, nabarmentzekoa da bizitza pertsonala
eta profesionala uztartzeko konpromisoa. Martxan jarri
dugun lanaldi berriarekin, gora egin du gure langileen
gogobetetze-maila orokorrak. Horrek indarra ematen
digu berdintasunaren eta aniztasunaren alorretako
beste politika batzuk ere martxan jartzeko.
Erantzukizun Korporatiboaren txosten honetan,
2011
ko jarduera ekonomikoaren, sozialaren eta in-
gurumen-jardueraren informazioa jasotzen da, Nazio