2011
ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena
67
Adierazleak
AZALPEN-OHARRAK
1.-
Ez da aipatzen langileei beren ibilbide profesionalaren amaiera kudeatzen laguntzeko etengabeko trebakunt-
za.
2.-
Ez dago inbertsio-hitzarmen garrantzitsurik Giza Eskubideen klausularik duenik edo Giza Eskubideen arloko
azterketaren bat jasan duenik, segurtasun-arloko legea betetzea izan ezik.
3.-
Uneko legeriak bermatzen du eskubide hori. Langileen Estatutuaren 6. artikuluak debekatzen du adin
txikikoak lanerako hartzea.
4.-
Uneko legeriak bermatzen du eskubide hori. Lana modu librean eskaini behar da, eta langileek askatasuna
eduki behar dute nahi dutenean uzteko. Langileen Estatutuaren 49. artikuluaren arabera, langileak eskubidea
du nahi duenean lana uzteko.
5.-
Euskalteleko segurtasun-langileek ez dute jendaurreko funtziorik egiten, behar bezala identifikatuta daude
eta behar bezala trebatuta daude Euskalteleko barne-arauen eta -prozeduren arloan, erabiltzen diren sistema
eta ekipamenduen arloan, eta sorospenetan eta datuen babesean.
6. –
Mekanismoak Langileen Kode Etikoan eta Hornitzaileen Kode Etikoan ezarritakoak dira.
7.
Euskaltelek ez dio dohaintzarik egin inolako alderdi politikori, ez eta inolako hautagairi ere.
8.-
France Telecom Taldean Euskaltel SAren kontra aurkeztutako demandaren arabera, Parisko Nazioarteko
Merkataritza Ganberak arbitraje bat jarri zuen martxan (Espainiako zuzenbidean oinarrituta) aipatutako deman-
da ebazteko, ustez Euskaltelek ez baitzituen bete Auna Operadores de Telecomunicaciones SAren akzioak sale-
rosteko hitzarmenetan ez lehiatzeko jasotako klausulak —akzioak France Telecomek erosi zituen eta, besteak
beste, Euskaltel SAk saldu—. Memoria hau egin den datan, Parisko Nazioarteko Merkataritza Ganberak Grupo
France Telecomen aldeko laudoa argitaratu du.
9.–
Ez da jaso informazioari eta produktu eta zerbitzuen etiketei buruzko borondatezko kodeak eta arauak ez
betetzeagatiko erreklamaziorik.
10.-
Euskaltel ez dago inolako Borondatezko Koderi atxikita, marketin-komunikazioei dagokienez (publizitatea
barne).