Deitu

ES

EU

Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak


Euskalteleko zure telefonorako mugikor-asegurua

Mugikor-aseguru osoena dugu, zure terminalaren lapurreta edo ebasketa ere barne hartzen duena. Aseguru honek bere gain hartzen ditu, halaber, ordezko mugikorra, mugikorrak jasandako kalteak, fabrikatzailearen bermean sartzen ez diren matxurak eta beste hainbat estaldura. Hori guztia iraupen-konpromisorik gabe!

Foto Eus

Zer hartzen du barne mugikor-aseguruak?

Group

Smartphonearen lapurreta, ebasketa edo eraso-lapurreta

Aseguratutako terminala erabat galdu bada lapurreta, ebasketa edo eraso-lapurreta baten ondorioz, kalte-ordain gisa antzeko terminal bat emango dizugu, edo zurea baino hobea, halakorik ez badugu.
Broken

Pantaila haustura, edota istripuek edo likidoek eragindako kaltea

Istripu bat izan baduzu eta aseguratutako mugikorra edo gailua konpondu behar baduzu, geure gain hartuko ditugu konponketa-kostuak, barne hartuta piezak, eskulana,eta aparatua jasotzea eta entregatzea.
Group (1)

Bermeak barne hartzen ez dituen matxurak

Zerbitzu onena nork eskaintzen duen, konponketak zerbitzu tekniko ofizialek edo aukeratutako zerbitzu tekniko ez-ofizialek egingo dituzte.
Group (2)

Kortesiazko mugikorra

Ordezko terminal bat eskatzen baduzu, bat utziko dizugu zurea konpondu bitartean.
Group (3)

Lapurreta osteko deien eta datuen kostua

Mugikorra lapurtzen badizute, geuk ordainduko ditugu linea blokeatzeko eta poliziari salaketa jartzeko abisua eman aurreko 72 orduetan harekin egin diren deiak.
Group (4)

Zure etxean doan jaso eta entregatzea

Geu arduratuko gara konpondu beharreko terminala jasotzeaz eta etxera doan itzultzeaz. Bai eta ordezko terminala entregatzeaz ere.

Aseguratu zure mugikorra edo gailua hilean 1,74 €-tik aurrera

Gure mugikor-aseguruak zure smartphonea, tableta edo smartwatcha babesten du kalteen edo hausturen aurrean, eta lapurreten edo ebasketen aurkako babesa ere eskaintzen du, hilean 1,74 €-tik aurrera. Ez dago iraupen-konpromisorik.
Foto

1. Deitu 915 909 789 zenbakira

Eskabidea gehienez ere 7 laneguneko epean egin behar duzu, terminalak kaltea jasaten duen edo hura lapurtzen duten unetik zenbatzen hasita.

1. Deitu 915 909 789 zenbakira

Eskabidea gehienez ere 7 laneguneko epean egin behar duzu, terminalak kaltea jasaten duen edo hura lapurtzen duten unetik zenbatzen hasita.

2. Bidal iezaguzu dokumentazioa

Deitu eta esango dizugu nola bidali behar duzun izapideak egiteko behar den dokumentazioa, hala nola polizako datuak eta gailua erosi dela egiaztatzen duen faktura edo dokumentua.

2. Bidal iezaguzu dokumentazioa

Deitu eta esango dizugu nola bidali behar duzun izapideak egiteko behar den dokumentazioa, hala nola polizako datuak eta gailua erosi dela egiaztatzen duen faktura edo dokumentua.

3. Mugikorra ordezkatzea

Lapurtu badizute, gailu berdin bat edo antzeko bat bidaliko dizugu. Ustekabeko kalteren bat izan baduzu, mezulari bat bidaliko dizugu doan gailua jasotzera, eta ordezko mugikor bat emango dizugu, zurea konpontzen ari den bitartean erabil dezazun.

3. Mugikorra ordezkatzea

Lapurtu badizute, gailu berdin bat edo antzeko bat bidaliko dizugu. Ustekabeko kalteren bat izan baduzu, mezulari bat bidaliko dizugu doan gailua jasotzera, eta ordezko mugikor bat emango dizugu, zurea konpontzen ari den bitartean erabil dezazun.

Mugikor-aseguruari buruzko ohiko galderak

Kontratatzean

Bankuko datuak eta aseguru-hartzailearen izena eman beharko dituzu.

Mugikor baten asegurua bada, terminalaren marka , modeloa eta IMEIa jakin beharko dituzu.

Gogoratu: asegurua Euskaltelen gailu berrietarako kontrata daiteke, erosketa egin eta gehienez ere 30 egunera.

Ez.
Tienes hasta 30 días para contratar el seguro de dispositivos, que empiezan a contar desde la recepción del mismo.

Aseguratu nahi duzun gailuaren prezioaren araberakoa da.

Euskaltelen bezeroa bazara, telefoniako hurrengo fakturan ikusiko duzu zenbatekoa den mugikorraren edo gailuaren aseguruaren kargua. Lehen kargua beti 0 €-koa da, doan baita; hurrengo fakturetan, aseguruari dagokion hileko kuota ere agertuko da.

Ikusi prezioen taula hemen.

Terminala edo gailua jasotzen duzun unean.
Prima ordaintzen ez bada, Caser-ek eskubidea izango du kontratua suntsiarazteko edo polizan oinarrituz zor den primaren ordainketa betearazpen-bidetik galdatzeko.
Mugikorrak, tabletak, Smart TVak, liburu elektronikoak, eramangarriak, monitoreak, bideokontsolak, smartwatch eta smarbandak, entzungailuak, bozgorailu adimendunak eta 100 € baino gehiagoko PSPa duten beste gailu batzuk. (Kontsultatu salbuespenak)
Ezbeharren bat gertatzen bada

Caser-ekin harremanetan jarri beharko duzu 91 590 97 89 telefonora deituta, ezbeharra gertatu eta gehienez ere 7 laneguneko epean. Honako dokumentazio hau aurkeztu beharko duzu:

  • Poliza-datuak
  • Faktura edo erosketa egiaztatzen duen agiria (ezinbestekoa ezbeharra izapidetu ahal izateko).
  • Ondasuna beste konpainia bateko beste aseguru batek ere aseguratzen badu, poliza-zenbakiaren eta konpainiaren berri eman beharko diozu Caserri.

Ustekabeko kalte konponezinagatik, lapurretagatik edo ebasketagatik smartphone bat edo aseguratutako beste gailu bat emateko, eta dagokion prestazioa jasotzeko eskubidea izateko, honako hauek ordaindu beharko dizkiozu Caser-i:

  • Aseguruaren urteko kuota osatu arte, jaulki edo ordaindu gabe dauden zatikako ordainagiriak
  • Dagokion frankiziaren zenbatekoa

Ustekabeko kaltea jasan duen terminala konpontzen bada, dagokion frankizia ordaindu beharko duzu, konpondutako terminala entregatu aurretik.

Ezbeharren bat izanez gero, dokumentazio orokorra aurkezteaz gain, honako hauek ere egin behar dituzu:

  • Poliziaren aurrean lapurreta, eraso-lapurreta edo ebasketa salatu behar duzu. Gailuaren marka, modeloa eta IMEIa edo serie-zenbakia zein diren adierazi behar duzu.

Mugikorra bada:

  • Deiak egin edo datuak kontsumitu badituzte, egindako gastua justifikatzeko agiri bat bidali behar duzu.
  • IMEIa blokeatu behar duzu. IMEIa blokeatu ezean, aseguratuak ez du dagokion prestazioa jasotzeko eskubiderik izango.
  • 400 €-tik gorako ebasketak hartzen ditu barne aseguruak.
  • Era berean, ez daude sartuta hartzailearen/aseguratuaren gertuko ezagunek (senarrak/emazteak, izatezko bikotekideak, goranzko edo beheranzko lerroko ahaideek edo enplegatuek) egindako lapurreta eta ebasketa.
Ez ordaintzeagatik edo iruzurragatik.
  • Mugikorra edo aseguratutako beste gailuren bat lapurtzen badizute, ezbeharra onartzen denetik 24 ordu besterik ez duzu itxaron beharko zure terminal berregokitua edo ordezkoa jasotzeko (bezeroa aurkitu ezin denean izan ezik).
  • Matxura edo kalteren bat gertatuz gero, ezbeharra onartzen denetik 24-36 ordura pasatuko gara zure telefonoa edo gailua jasotzera. Fabrikatzaileak hura konpondu ondoren, 24-36 ordura itzuliko dizugu.
  • Maileguko gailuak 20 €-ko kostua eta 100 €-ko fidantza ditu. Diru hori terminala bueltatzen denean itzuliko da, baldin eta egoera onean entregatzen bada. Hautazko zerbitzu hori ezbeharraren parte ematen denean eskatzen da.
  • Maileguan hartutako gailua aseguratutako gailua jasotzen den unean entregatuko da.
Caser-era banku-transferentzia egin behar duzu. Ezbeharraren partea irekitzeko unean emango dizute kontu-zenbakia.

Telefonoa zenuenean IMEIa gorde ez bazenuen, mugikorraren jatorrizko kutxan aurki dezakezu, edo erosketa-fakturan; edo, errazago, aseguruaren polizan.

Deitu 622ra eta eskatu IMEIa blokeatzeko.

Nire asegurua kudeatzea
Bankuko datuak eta aseguru-hartzailearen izena eman beharko dituzu. Gailuaren marka, modeloa eta IMEIa jakin beharko dituzu. Gogoratu: asegurua Euskaltelen gailu berrietarako kontrata daiteke, erosketa egin eta gehienez ere 30 egunera.
Deskontua galduko duzu, eta asegurutik baja emango zaizu.

Zure asegurua sustatzeko aldian bazaude, hemen eman dezakezu baja. Epe hori amaitu bada, zure aseguruak urtebeteko iraupena izango du. Urte hori igaro ondoren ez baduzu asegurua berritu nahi, Caser konpainiari jakinarazi beharko diozu hilabete lehenago.

Horretarako 910 551 674 telefonora deitu behar duzu.

Zer estaltzen du?

Aseguru honek telefono mugikorretarako eta gailuetarako balio du, kontuan hartu gabe zure tarifa kontratupekoa edo aurrez ordaintzekoa den.

  • Lapurreta, ebasketa edo eraso-lapurreta: Aseguratutako terminala edo gailua erabat galdu bada lapurreta, ebasketa edo eraso-lapurreta baten ondorioz, kalte-ordain gisa antzeko terminal edo gailu bat emango dizugu (oro har modelo bera), edo zurea baino hobea, halakorik ez badugu. Gainera, mugikorra edo tableta bada, Euskaltelen beste SIM txartel bat emango dizugu.

  • Istripuzko kaltea: Istripuren bat izanez gero, konpondu egingo dizugu terminala; piezen, eskulanaren eta aparatua kentzearen eta entregatzearen kostuak ere guk ordainduko ditugu. Terminala konpontzerik ez badago, edo konpontzeak gailuak berak baino gehiago balio badu, zurea bezalakoa den edo antzeko ezaugarriak dituen terminal berregokitu bat emango dizugu.

  • Baimendu gabeko deiak: Linea blokeatzeko eskatuz operadorera deitu eta poliziari salaketa jarri aurreko 72 orduetan lapurtutako telefono mugikorrarekin egindako deiak eta erabilitako datuak ordainduko ditugu, gehienez 2.000 euro.

  • Ordezko mugikorra edo gailua: Ezbeharra izan duen gailua jasotzean, eta aldez aurretik eskatuta, ordezko gailu bat emango dizugu zurea konpontzen den bitartean. Zure gailua konpondu edo ordeztu ondoren, hura jasotzean, lagatako terminala edo gailua entregatu beharko duzu, eta egoera onean egon beharko du.

  • Gailuak konpontzea: Konponketak zerbitzu tekniko ofizialek zein hautatutako zerbitzu tekniko ez-ofizialek egingo dituzte, zerbitzu onena zeinek ematen duen. Zerbitzu tekniko horiek fabrikatzailearen bermearen konponketa- eta mantentze-bermea ematen dute estaldura barruan dauden bitartean. Matxura bat gertatzen bada eta fabrikatzaileak adierazten badu gailua zerbitzu tekniko ez-ofizial batek manipulatu duela, geu arduratuko gara konponketaz legezko bermeak ezartzen duen denbora igaro arte.

Ez, espainiar estatuan emandako parteak soilik hartzen ditu barnean.

Kontratatzea nahi duzu?

Aholkua doan

Astelehenetik igandera 9-22h.

Deitu iezaguzu

900 825 470

Deituko dizugu

Oraintxe eskatu zure deia

Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com.
Info gehiago:
hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara,
deitu zenbaki honetara:
1717
operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu DOAN