Bankuko datuak eta aseguru-hartzailearen izena eman beharko dituzu.
Mugikor baten asegurua bada, terminalaren marka , modeloa eta IMEIa jakin beharko dituzu.
Gogoratu: asegurua Euskaltelen gailu berrietarako kontrata daiteke, erosketa egin eta gehienez ere 30 egunera.
Aseguratu nahi duzun gailuaren prezioaren araberakoa da.
Euskaltelen bezeroa bazara, telefoniako hurrengo fakturan ikusiko duzu zenbatekoa den mugikorraren edo gailuaren aseguruaren kargua. Lehen kargua beti 0 €-koa da, doan baita; hurrengo fakturetan, aseguruari dagokion hileko kuota ere agertuko da.
Ikusi prezioen taula hemen.
Caser-ekin harremanetan jarri beharko duzu 91 590 97 89 telefonora deituta, ezbeharra gertatu eta gehienez ere 7 laneguneko epean. Honako dokumentazio hau aurkeztu beharko duzu:
Ustekabeko kalte konponezinagatik, lapurretagatik edo ebasketagatik smartphone bat edo aseguratutako beste gailu bat emateko, eta dagokion prestazioa jasotzeko eskubidea izateko, honako hauek ordaindu beharko dizkiozu Caser-i:
Ustekabeko kaltea jasan duen terminala konpontzen bada, dagokion frankizia ordaindu beharko duzu, konpondutako terminala entregatu aurretik.
Ezbeharren bat izanez gero, dokumentazio orokorra aurkezteaz gain, honako hauek ere egin behar dituzu:
Mugikorra bada:
Telefonoa zenuenean IMEIa gorde ez bazenuen, mugikorraren jatorrizko kutxan aurki dezakezu, edo erosketa-fakturan; edo, errazago, aseguruaren polizan.
Deitu 622ra eta eskatu IMEIa blokeatzeko.
Zure asegurua sustatzeko aldian bazaude, hemen eman dezakezu baja. Epe hori amaitu bada, zure aseguruak urtebeteko iraupena izango du. Urte hori igaro ondoren ez baduzu asegurua berritu nahi, Caser konpainiari jakinarazi beharko diozu hilabete lehenago.
Horretarako 910 551 674 telefonora deitu behar duzu.
Aseguru honek telefono mugikorretarako eta gailuetarako balio du, kontuan hartu gabe zure tarifa kontratupekoa edo aurrez ordaintzekoa den.
Lapurreta, ebasketa edo eraso-lapurreta: Aseguratutako terminala edo gailua erabat galdu bada lapurreta, ebasketa edo eraso-lapurreta baten ondorioz, kalte-ordain gisa antzeko terminal edo gailu bat emango dizugu (oro har modelo bera), edo zurea baino hobea, halakorik ez badugu. Gainera, mugikorra edo tableta bada, Euskaltelen beste SIM txartel bat emango dizugu.
Istripuzko kaltea: Istripuren bat izanez gero, konpondu egingo dizugu terminala; piezen, eskulanaren eta aparatua kentzearen eta entregatzearen kostuak ere guk ordainduko ditugu. Terminala konpontzerik ez badago, edo konpontzeak gailuak berak baino gehiago balio badu, zurea bezalakoa den edo antzeko ezaugarriak dituen terminal berregokitu bat emango dizugu.
Baimendu gabeko deiak: Linea blokeatzeko eskatuz operadorera deitu eta poliziari salaketa jarri aurreko 72 orduetan lapurtutako telefono mugikorrarekin egindako deiak eta erabilitako datuak ordainduko ditugu, gehienez 2.000 euro.
Ordezko mugikorra edo gailua: Ezbeharra izan duen gailua jasotzean, eta aldez aurretik eskatuta, ordezko gailu bat emango dizugu zurea konpontzen den bitartean. Zure gailua konpondu edo ordeztu ondoren, hura jasotzean, lagatako terminala edo gailua entregatu beharko duzu, eta egoera onean egon beharko du.
Gailuak konpontzea: Konponketak zerbitzu tekniko ofizialek zein hautatutako zerbitzu tekniko ez-ofizialek egingo dituzte, zerbitzu onena zeinek ematen duen. Zerbitzu tekniko horiek fabrikatzailearen bermearen konponketa- eta mantentze-bermea ematen dute estaldura barruan dauden bitartean. Matxura bat gertatzen bada eta fabrikatzaileak adierazten badu gailua zerbitzu tekniko ez-ofizial batek manipulatu duela, geu arduratuko gara konponketaz legezko bermeak ezartzen duen denbora igaro arte.
Kontratatzea nahi duzu?
Aholkua doan
Astelehenetik igandera 9-22h.
Deitu iezaguzu
900 825 470
Deituko dizugu
Oraintxe eskatu zure deia
Gehien bilatzen dena
Beste zerbitzu batzuk
Esteka interesgarriak
Laguntza eta kontaktua
Kontratatu nahi?
Aholkatzen dizugu DOAN