Hodeiko zerbitzuak
EuskaltelenHodeiko gure zerbitzuak zure egoitzetatik hurbil dauden datu-zentroetan gordetzen dira, eta zure datu-sare pribatuekin erabat integratzen dira. Hori dela eta, soluzio ezin hobeak dira prestazio handiak behar dituzten lan-kargetarako, betiere eskuragarritasun- eta segurtasun-maila zorrotzei uko egin gabe, eta aurreikusteko moduko kostu lehiakorretan.
Azpiegitura-soluzioak, espazio fisikoa eta komunikazioak hurbileko datu-zentro profesional batean, bezeroaren ekipamendua ostatatzeko; hala, hodeiko gainerako zerbitzuekin integratzea erraztuko da.
Gure AntiDDos soluzioari esker, zerbitzu bolumetrikoak ukatzen dituzten erasoei erantzungo zaie. Eraso horiek telekomunikazio-operadore batek bakarrik geldi ditzake modu eraginkorrean, kontratatutako abiadura nahi ez den trafikoarekin asetzen baitute, eta, ondorioz, erabiltzaile legitimoek ezin dituzte zerbitzu publikoak baliatu. Zerbitzu horrek teknologia-konbinazio bat erabiltzen du eraso horiek denbora errealean detektatu eta arintzeko, eta horrela, segurtasun informatikoaren kontrako erasoek enpresan duten eragina minimizatzea lortzen da.
Kontratatzea nahi duzu?
Aholkua doan
Astelehenetik igandera 9-22h.
Deitu iezaguzu
900 825 470
Deituko dizugu
Oraintxe eskatu zure deia
Enpresentzako zerbitzuak
Euskaltel Enpresei buruz
Jarri harremanetan gurekin